Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2664

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluaren erabakia, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak 2025ean finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen dituena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak, 2025eko ekainaren 3ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu, zehazki, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2025ean finantzatzera bideratuko direnak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 14.2 artikuluaren n) letran xedatutakoaren arabera, ente publiko horretako zuzendari nagusiari dagokio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko beste organo bati esleituta ez dagoen ohiko zuzendaritza, administrazio eta kudeaketako beste edozein eginkizun.

Azaldutakoa dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2025eko ekainaren 3ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2025ean finantzatzeko. Erabaki hori ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena.– Jakinaraztea ezen, deialdia onartzeari buruzko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA, FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZEI BURUZKO URRIAREN 22KO 164/2019 DEKRETUAREN IV. KAPITULUAN EZARRITAKO LAGUNTZAK 2025EAN FINANTZATZEKO

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluaren bidez, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere pertsona horiek ordezka ditzaten besteren konturako langileak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak. Horretarako, langileok egoera hauetakoren batean egon behar dute: eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko.

Dekretu hori aldatu egin zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak onartzeko Dekretua aldatzen duen ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren bidez (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.), eta organismo autonomo horretako Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari esleitu zitzaion 164/2019 Dekretuan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Hala ere, Lanbideren egitura organikoa aldatu egin da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzeari buruzko apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez. Egitura horretan, jada ez dago Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzarik. Gaur egun, Enpresa eta Ekintzailetza Zuzendaritza da eskuduna, 93/2025 Dekretuaren 21.1 d) artikuluaren arabera. Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutu berriak indarrean sartzean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza da ondoz ondoko lehia-prozedurak ebazteko organo eskuduna.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, behin Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta, programetako dirulaguntzak emateari buruzko oinarriak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri egingo dira, eta zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien dirulaguntzen kasuan, dagokien deialdia egingo da.

Urriaren 22ko 164/2019 Dekretua xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena, eta, 62.5 artikuluan espresuki xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez urtero zehaztuko da zenbat diru bideratuko den IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko.

Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Plan hori bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 3ko Aginduaren bidez onartu zen, eta, hartara, bete egin zen Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6.1. eta 7.1 artikuluetan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus. Dirulaguntza hauek lagungarri dira planean jasotako helburu estrategikorako, zeina baita lan-eremuan benetako genero-berdintasuna lortzea. Izan ere, laguntza ekonomikoa ematen dute langabe gisa inskribatutako pertsonen kontratazioa bultzatzeko, besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezka ditzaten, langile horiek eszedentzia hartu dutelako edo lanaldia murriztu dutelako seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, behin Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontu orokorrak onartu ondoren, jakinarazi egin behar da zein den urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa eta zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak esleitzen ditu laguntza hauek finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiak proposatuta, ente publiko horren administrazio-kontseiluak, gaia eztabaidatu ondoren, 2025eko ekainaren 3ko bilkuran erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Baliabide ekonomikoak.

2025eko ekitaldian, 1.055.000,00 euro esleitzea langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak finantzatzeko. Laguntza horien helburua da, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Laguntza horiek Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan araututa daude.

Bigarrena.– Eskabideak aurkeztea.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 56.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: //www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/; horra sartzeko, esteka bat izango da Lanbideren web-orrian.

Izapidetze-jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1008911

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak eta jakinarazpenak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Hirugarrena.– Dirulaguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak.

1.– Aipatutako laguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan eta ebazpen honen apartatuetan xedatutakoak dira.

2.– Onuradunen betebeharrak dira, Dekretuan bertan aurreikusitakoez gain, oro har Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezartzen direnak.

3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4 p) artikuluan xedatutakoa aplikatuta, entitate onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

4.– Laguntzen onuradun izateko, 164/2019 Dekretuaren 64. artikuluan jasotako betekizunak aplikatuko dira, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuak ere.

5.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatzen ez dituen betekizunak eskabidean dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira.

Laugarrena.– Kudeaketa, ebazpena, ebazteko epeak eta errekurtsoak.

1.– Enpresen eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzaren ardura da eskabideak kudeatu eta izapidetzea.

Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria da dirulaguntzak emateko prozedura ebazteko organo eskuduna.

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eskaerak modu ordenatuan ebatziko dira, espedienteak erabat osatuta geratzen diren unearen arabera.

Aurrekontu-zuzkidura amaitzen bada, horren berri emango da EHAAn eta Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus), Enpresa eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez, eta dirulaguntzak ukatuko zaizkie ebazteke dauden eskabideei.

3.– Ebazteko epea gehienez sei hilekoa izango da, dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaz geroztik, eta, epe hori igarotakoan, ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertuko da.

4.– Administrazio eta Zerbitzu Orokorreko zuzendariaren ebazpenak ez dio amaierarik emango administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena.– Lehiari buruzko Europako Araudia.

1.– Laguntzek araudi hau bete beharko dute: Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati «minimis» laguntzetan ezin zaio guztira 300.000 euro baino gehiago eman, hiru urteko edozein alditan.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den «enpresa bakarra» erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

2.– Laguntza eskatzen duenak aurreko hiru urteetan jasotako «minimis» laguntzei buruzko aitorpena egin beharko du, ziurtatzeko «minimis» laguntza berriak ez duela gainditzen aipatu erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.


Azterketa dokumentala