Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2663

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 5ekoa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2024ko deialdia egin zen (Berriker programa).

2024ko irailaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (188. zk.) argitaratu ziren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez egindako deialdiaren oinarriak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, basogintza eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzen oinarriak onartu ziren, eta laguntzetarako deialdia egin zen (Berriker programa), 2024ko ekitaldirako.

Deialdi horren babesean, eta horretarako ezarritako epearen barruan, 75 laguntza-eskaera aurkeztu dira, guztira.

Balorazio Batzordeak horiek aztertu eta deialdi-aginduaren 15. oinarriaren 4. puntuan jasotako nahitaezko ebaluazio-txostena egin ondoren, ondorioztatzen da 31 eskabide hartu direla kontuan, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den bezala; eta beste 38, berriz, hainbat arrazoirengatik ukatu direla, II. eranskinean adierazten den bezala.

Onartutako eskaerei dagokienez, Elikagaien Politika eta Industriako arloan eskumena duen zuzendaritzako zerbitzu teknikoek nahitaezko txostena bidali dute. Txosten horretan, 7. oinarrian ezarritako baldintzak eta 2024ko irailaren 26ko Aginduan ezarritako gainerako irizpideak betetzen direla egiaztatzen da, eta onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzen da.

Aginduaren 17. oinarriaren 1. puntuan ezarritako eskumena aplikatuz, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin du, eta bertan dirulaguntza ematea proposatzen zaien erakunde eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa jaso ditu.

Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio deialdia ebazpen bakar baten bidez ebaztea. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskabideak onartzea, eranskin horretan adierazitako helbururako eta zenbatekorako.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren eskabideak ukatzea, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari.

Aurkezteko epea: hilabete bat, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; jakinarazpen-ondorioak izango ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 5a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala