
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 5 orri.)
- EPUB (294 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2661
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzak. Agindu horren bidez, 2024ko ekitaldirako, elikagaien eta egurraren balio-kateetan digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetzarako proiektuak zehazteko eta ideiak heltzeko prozesuak babesteko laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egin zen (Onekin programa).
2024ko ekainaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 117. zk.) argitaratu ziren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez egindako deialdiaren oinarriak. Agindu horren bidez, 2024ko ekitaldirako, elikagaien eta egurraren balio-kateetan digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetzarako proiektuak zehazteko eta ideiak heltzeko prozesuak babesteko laguntzen oinarriak onartu ziren (Onekin 2024 programa).
Deialdi horren babesean eta horretarako ezarritako epearen barruan, guztira 40 laguntza-eskaera aurkeztu dira.
Balorazio Batzordeak horiek guztiak aztertu ondoren, eta deialdi-aginduaren 13. oinarriko 3. puntuan jasotako nahitaezko ebaluazio-txostena egin ondoren, ondorioztatzen da 29 eskaera onartu direla, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den bezala, eta beste 11 ukatu direla, hainbat arrazoirengatik, II. eranskinean adierazten den bezala.
Onartutako eskaerei dagokienez, Elikagaien Kalitate eta Industriako eskumena duen zuzendaritzako zerbitzu teknikoek adierazi dute eskabidean egiaztatu dutela 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela, bai eta 2024ko ekainaren 4ko Aginduan ezarritako gainerako irizpideak ere. Agindu horretan kalkulatu da eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.
Aginduaren 13. oinarriko 1. puntuan ezarritako eskumena aplikatuz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen. Bertan, dirulaguntza ematea proposatutako erakunde eskatzaileen zerrenda eta dirulaguntzaren zenbatekoa jasotzen dira.
Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira.
Horregatik guztiagatik, ebazpen hau eman da:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren eskabideak onartzea, eranskin horretan adierazitako helbururako eta zenbatekoan.
Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren eskabideak ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari.
Aurkezteko epea: hilabete bat, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS