
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2657
58/2025 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean 2021eko maiatzaren 17an sinatutako hitzarmenaren luzapena, Euskal Autonomia Erkidegoa Kartografia Sistema Nazionalean sartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean 2021eko maiatzaren 17an sinatutako hitzarmenaren luzapena, Euskal Autonomia Erkidegoa Kartografia Sistema Nazionalean sartzeko. Hitzarmen luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 9a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 9KO 58/2025 EBAZPENARENA
LUZAPEN-GEHIGARRIA, HONAKO HITZARMEN HONENA: ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK (KONTSEILU GEOGRAFIKO GORENAREN LEHENDAKARITZAREN BIDEZ) ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK (LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILAREN BIDEZ) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA SISTEMA KARTOGRAFIKO NAZIONALEAN SARTZEKO SINATUTAKO HITZARMENA
HONAKO HAUEK ELKARTU DIRA:
Alde batetik, Rafael Guerra Posadas, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioko idazkariordea, abuztuaren 27ko 854/2024 Errege Dekretuaren bidez izendatua (2024ko abuztuaren 28ko BOE, 208. zk.), Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren izenean eta hura ordezkatuz, eta Geografia Kontseilu Goreneko presidente gisa, Sistema Kartografiko Nazionala arautzen duen azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuaren 32.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bestetik, Denis Itxaso Gonzalez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, lehendakariaren ekainaren 24ko 27/2024 Dekretuaren bidez izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuz, eta Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak xedatutako eskumenak baliatuz.
Biek, gaitasun juridiko nahikoa elkarri aitortuz, luzapen-gehigarri hau sinatzen dute, eta, horretarako, hau
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.–
Estatuko Administrazio Orokorrak, (Kontseilu Geografiko Gorenaren Lehendakaritzaren bidez), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (orduko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bidez), hitzarmen bat sinatu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoa Sistema Kartografiko Nazionalean benetan integratzeko eta Geografiako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetza-jarduketa batzuk ezartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan informazio geografikoa ekoitzi, eguneratu eta trukatzeko. Hitzarmenaren indarraldia 2021eko maiatzaren 18an hasi zen.
Bigarrena.–
Hitzarmen horren seigarren klausulan ezartzen da hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izango dela, eta beste lau urtez luzatu daitekeela, sinatzaileek aho batez hala adosten badute dagokion gehigarrian formalizatuta.
Hirugarrena.–
Alderdiek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49 h) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hitzarmenaren luzapen-gehigarri hau sinatzen dute, hitzarmenaren xede diren jarduketei jarraipena emateko.
Adierazitakoarekin bat etorriz, alderdiek hitzarmenaren luzapen-gehigarri hau izenpetzea adostu dute. Klausula hauek arautuko dute gehigarria:
KLAUSULAK
Lehenengoa.–
Alderdi sinatzaileek adosten dute beste lau urtez luzatzea aurreko lehenengo azalpenean aipatzen den hitzarmena, hitzarmen horren xede den lankidetzari jarraipena emateko.
Bigarrena.–
Luzatutako hitzarmenaren arabera alderdi sinatzaileek beren gain hartutako betebeharrek indarrean jarraituko dute gehigarri honetan itundutako indarraldia amaitu arte.
Hirugarrena.–
Gehigarri hau alderdiek sinatzen dutenean osatuko da, eta ondorioak izango ditu Estatuko Sektore Publikoko Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen denetik aurrera. Inskripzio hori, betiere, hitzarmena azkendu baino lehen egingo da. Halaber, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Adierazitakoarekin bat etorriz, eta alderdiek hitzarmenarekin duten lotura azalduta (Estatuko Administrazio Orokorrak –Kontseilu Geografiko Gorenaren Lehendakaritzaren bidez– eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak –Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bidez– Euskal Autonomia Erkidegoa Sistema Kartografiko Nazionalean sartzeko sinatutako hitzarmena), honako hauek sinatzen dute hitzarmen hau, adierazitako tokian eta egunean,
Egoitza elektronikoa, 2025eko maiatzaren 12a.
Garraioetako eta Mugikortasun Jasangarriko idazkariordea,
RAFAEL GUERRA POSADAS.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS