Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2656

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitatearen ĢEmakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundeaģ aitorpenaren indarraldi-galtzea.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitatearen ĢEmakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundeaģ aitorpena errebokatzeko prozedura hasi zen, eta orain aitorpen hori erregulatzen duen 11/2014 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako prozedurari jarraitzea dagokio.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen. Horren xedea izan zen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna dakarten egoerak sustatzea eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzea, gizarte- eta lan-arloan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera- eta tratu-berdintasunaren alde sortzen diren ekimenak sustatuta; eta, horrekin batera, entitateek arlo horretan egiten duten lana aintzatestea.

Bigarrena.– Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak hainbat dokumentu aurkeztu zituen Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez (EHAA, abuztuaren 25ekoa; 160zk.), izaera hori aitortu zitzaion, dokumentazio osoa aztertu ondoren.

Hirugarrena.– Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak ez zituen epearen barruan aurkeztu ez jarraipen-txostenak, azken urteetan martxan jarritako ekintzei eta horiek Egoeraren Diagnostikoaren adierazleetan izandako ondorioei buruzkoak, ez ondorengo jarduketa-planak, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 14. artikuluan ezartzen direnak.

Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak epez kanpo bidali zuen dokumentazioa, Emakundek 2024ko uztailaren 4an helarazitako errekerimenduaren ostean.

Laugarrena.– Aurreko zenbakian aipaturiko ez-betetzearen ondorioz, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen bat eman zuen 2015eko martxoaren 12an, eta, horren bidez, hasiera eman zitzaion Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateari emandako Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena errebokatzeko prozedurari.

Bosgarrena.– 2025eko apirilaren 3an, Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak alegazio-idazki bat aurkeztu zuen, Emakundek printzipio hauek urratu zituela adierazteko:

– Elkarrenganako konfiantza legitimoaren printzipioa.

– Administrazioa onaren printzipioa.

– Egintza propioen printzipioa.

Alegazio-idazkiaren eranskin gisa, Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak dokumentazioa aurkeztu zuen egindako baieztapenak oinarritzeko.

Seigarrena.– Ikusirik aitorpena errebokatzeko prozedurari hasiera eman zion Ebazpena, eta azterturik Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 14. eta 15. artikuluak, honako hauek aplikatzea dagokio:

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehena– Aitorpenez arduratzeko eta errebokazio-prozedura hasi eta amaitzeko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari dagokio, hala ezartzen dutenez Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 10. eta 15. artikuluek.

Bigarrena.– Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak aurkezturiko alegazio-idazkian, adierazten da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egindako jakinarazpenak ez zeudela behar bezala eginda, Consultores de Empresa-CDE SLra bidali zirelako.

Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak adierazi du aholkularitza horrekiko harremanak 2020an eten zirela. Ez da zalantzan jartzen harreman hori data horretan bukatu izana, baina, hala gertatu bazen, entitate laguntzaileak horren berri eman behar zion Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, une horretatik aurrera ordezkaririk gabe geratzen zela jakinaraziz.

Jakinarazteko betebeharrari buruz, alegazio-idazkian adierazten da administrazio onaren printzipioa urratu dela, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak ahalegin guztiak egin behar zituelako ebazpena Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateari jakinarazteko. Horretaz, berretsi behar dugu jakinarazpenak modu egokian egin zirela, entitate laguntzailearen ordezkari bezala agertzen zen sozietatera bidali baitziren.

Hirugarrena.– Konfiantza legitimoaren printzipioa urratzeari dagokionez, adierazi nahi dugu Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak lehen jarraipena aurkezteko gogorarazpen Ģestraofizialģ bat bidali ziola, ez zuelako hori egiteko betebeharrik. Ezin da argumentatu bidalitako komunikazio horrek espektatibak sortu zituenik Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitatean, zeina bai baitzegoen behartuta jarraipen-txostena aurkeztera, hala ezartzen baitu otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 14.2 artikuluak.

Laugarrena.– Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak alegazio-idazkian adierazten du, halaber, egintza propioen doktrina urratu dela. Zehazki, honela argudiatzen du: 2025ean aitorpenak indarrean jarraitzen duenez, COG SL-k ulertzen du 2020, 2022 eta 2024ko jarraipenetan ez dela errebokatua izan (...).

Are gehiago, honako hau adierazten du: egintza propioen doktrinaren arabera, modu jakin batean jardun duenak, egoera juridiko jakin bat sortuz, ezin du gero kontrara jokatu. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea ezin da aurkago egon aipaturiko alegazio horiekin. Gai honi dagokionez, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 15.2 artikuluaren f) apartatuak hauxe ezartzen du aitorpena errebokatzeko kasuetako bat bezala: ĢAitorpena ematetik eratorriko betebeharrak bete gabe uzten badira larriki edo behin eta berrizģ. Alegazio-idazkian esaten denaren arabera, Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak askotan ez du bete jarraipen-txostenak aurkezteko betebeharra; horrek esan nahi du behin eta berriz urratu dituela aitorpena ematearen ondoriozko betebeharrak. Beraz, ez-betetze hori aitorpena errebokatzeko beste arrazoi bat da, eransten zaiena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak 2025eko martxoaren 12an emandako Ebazpenean adierazitakoei, eta horiek guztiek Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena errebokatzea inplikatzen dute.

Bosgarrena.– Erakunde laguntzailearen aitorpena errebokatzeko prozeduraren aurka egiteko aurkeztutako dokumentazioari dagokionez, hona kontsiderazio batzuk:

1.– Planetan diseinaturiko ekintzen exekuzio-mailari dagokionez, 2025eko martxoaren 12ko Ebazpenean adierazitakoa berresten dugu. Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak egindako alegazioak aztertuta, honako ondorioztatzen da: entitateak ezin izan du egiaztatu planetan diseinaturiko ekintzen % 70 baino handiagoko betetze-mailarik; ez da aurrerapenik gertatu diagnostikoan jasotako hasierako adierazleetan, ezta ondoriorik ere jasotako neurrien ezarpenean. Era berean, ez dute gertatu diren ez-betetzeak justifikatzeko arrazoi objektiborik alegatu.

2.– Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak ez du bete Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 dekretuaren 14.1 artikulua.

Aitorpena iraunkorra da, baina emandako aitorpenak indarrean jarrai dezan lankidetza-erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak gauzatzen jarraitzen duela egiaztatu behar dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, bi urtean behin. Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak, ordea, ez du bete betebehar hori, eta, otsailaren 11ko 11/2014 dekretuaren 15.2 artikuluaren arabera, hori ez-betetze kasu bat da, aitorpenaren errebokazioa dakarrena.

2.– Otsailaren 11ko 11/2014 dekretuaren 14.4 artikuluaren arabera, plan bakoitzean zehaztutako indarraldia amaitzen denean, aitorpenarekin jarraitu ahal izateko, erakundeak honako hauek aurkeztu behar ditu: egoeraren diagnostiko eguneratua, berdintasunaren alorreko jarduera-plan berria, eta aurreko planean jasotako neurriak ezartzean eragindako ondorioei buruzko balioespena.

Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateak ez du bete aipaturiko artikuluak ezartzen duen betebeharra, ez duelako aurkeztu jarduketa-plan berria.

Ez-egite hori ere aitorpena errebokatzeko kasuetako bat da. Zehazki, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 15.2 artikuluaren a) apartatuko kasuarekin lotzen da: Ģjarduketa-plan berria ez bidaltzea aurreko plana bukatu ondoko urtearen barruanģ.

Seigarrena.– Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 15. artikuluaren 3. apartatuan ezartzen denez, berdintasunaren alorreko aitorpena errebokatzeak ĢEmakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundeaģ aitorpenetik eratorritako ahalmenak galtzea ekarriko du (aipaturiko dekretuan arautuak).

Era berean, artikulu horren beraren laugarren apartatuak ezartzen duenez, aitorpena errebokatu zaion erakundeak ez du aitorpena eskatzerik izango 3 urtean.

Zazpigarrena.– Bat etorriz otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 15. 1 artikuluan ezarritakoarekin, aitorpena errebokatzeko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da.

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren oinarriak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deklaratzea Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitateari emandako ĢGizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundeaģ aitorpenaren indarraldi-galtzea, eta errebokazio-prozedurari emaiera ematea.

Bigarrena.– Deklaratzea ĢGizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundeaģ aitorpenetik eratorritako ahalmenen galera, (otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 15. 1artikuluan arautuak).

Hirugarrena.– Deklaratzea Construcciones Otegi Gaztaņaga SL entitatearen ĢGizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundeaģ aitorpena eskatzeko gaitasunaren galera (3 urtez).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 30a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala