
112. zk., 2025eko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
2655
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 27koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko maiatzaren 27ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko behin-behineko kalifikazioen zerrendak, analisi estatistikoen arloko buruaren lanposturako.
Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren), honako hau
EBAZTEN DUT:
Iragartzea 2025eko ekainaren 16an argitaratuko dela Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko maiatzaren 27ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako behin-behineko kalifikazioen zerrendak onartzen dituena, analisi estatistikoen arloko buruaren lanposturako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.
(Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskuordetuta, 2024ko urtarrilaren 23ko Agindua, 2024-02-02ko EHAA, zenbait eskumen gauzatzea Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen diona)
Giza Baliabideen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.
RSS