
111. zk., 2025eko ekainaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EROSKI, S. COOP. Y CECOSA DIVERSIFICACIÓN, S.L.U.
2654
IRAGARKIA, Eroski sozietate kooperatiboaren eta Cecosa Diversificación SLUren arteko xurgapen bidezko bat-egiteari buruzkoa.
Kontuan hartuta Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen 83.3 artikulua eta ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege-dekretuaren 10. artikulua (Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun-egoera batzuei erantzuteko zenbait neurri hartu eta luzatzen dituena; merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketen gaineko eta gurasoen eta zaintzaileen bizitza familiarra eta bizitza profesionala uztartzearen gaineko Europar Batasuneko zuzentarauak eskualdatzen dituena; eta Europar Batasuneko zuzenbidea egikaritu eta betearazten duena), jendaurrean azaldu da 2025eko ekainaren 2an «Eroski sozietate kooperatiboko» (sozietate xurgatzailea) bazkideek, bazkideen ohiko eta ezohiko Batzar Nagusian, «Cecosa Diversificación, Sociedad Limitada» (sozietate xurgatua) xurgapen bidez bat-egitea adostu zutela, eta, beraz, azken horrek multzoan eskuordetuko diola bere ondare soziala sozietate xurgatzaileari, zeinak oinordetza unibertsal bidez eskuratuko baititu sozietate xurgatuaren eskubideak eta betebeharrak, azken hori desegin egingo baita, likidaziorik gabe.
Bat-egitea egiteko modalitate hauek jarraituko dira: sozietate guztiz partaidetuen xurgapen bidezko bat-egitea, merkataritzaren legediaren arabera, eta bat-egite bereziaren modalitatea, kooperatiben legediaren arabera. Legearen 53. artikuluari jarraikiz, xurgapen bidezko bat-egitean sozietate xurgatzailea zuzenean denez sozietate xurgatuen kapitalaren partaidetza sozial eta akzio guztien titularra, bat-egite honetarako ez da beharrezkoa (i) bat-egitearen proiektuan Merkataritza Legearen 40. artikuluaren 2, 3, 5, 6, 7 eta 8 aipamenak sartzea; (ii) Bat-egite Proiektuari buruzko adituen txostena; (iii) administrazio-organoaren txostena; (iv) sozietate xurgatzailearen kapitalaren igoera; ez (v) xurgatutako sozietateen Batzar Nagusiek bat-egitea onartzea.
Berariaz jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten sozietateetako bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakiaren eta bat-egite balantzeen testu osoa eskuratzeko, bai eta hartzekodunek kontra egiteko duten eskubidea baliatzeko ere.
Elorrio, 2025eko ekainaren 3a.
Eroski sozietate kooperatiboko Kontseilu Errektoreko burua,
LEIRE MUGUERZA GARATE.
Eroski sozietate kooperatiboko Kontseilu Errektoreko idazkaria,
MAITE LEGARRA EIZAGUIRRE.
Cecosa Diversificación SLUren legezko ordezkaria,
JOSU MUGARRA URRUTIA.
RSS