
111. zk., 2025eko ekainaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2652
IRAGARKIA, Sopuerta udal-mugarteko (Bizkaia) 3. poligonoko 127. partzelan dagoen Obekuri putzuko lurpeko ur publikoen urteko 3.105 m3-ko emakida-espedientea jendaurrean jartzeko dena, ureztatzeko eta nekazaritza- eta abeltzaintza-lanetarako.
Espedientearen kodea: A-B-2024-0009.
Eskatzailea: Jesús María González Pereda.
Hartunearen kokapena: Sopuerta (Bizkaia).
Bilketa-puntua (koordenadak UTM (ETRS89)):
X = 487.656; Y = 4.792.193
Eskatutako urteko bolumena: 3.105 m3 urtean.
Uraren erabilera: Ureztatzea, nekazaritza eta abeltzaintza.
Aprobetxamenduaren deskribapena: 60 m-ko sakonerako eta 140 mm-ko diametroko putzutik ateratako urak zuzenean erabiltzen dira 15.000 m2-ko azalera (baratzearen 800 m2-ko azalera, kiwien 1.000 m2-ko azalera eta fruta-arbolen 13.200 m2-ko azalera) ureztatzeko, ihinztatze bidez, eta 5 ardiren beharrak asetzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS