Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2025eko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
2649

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 27koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza-proiektua».

Elgoibar parean dagoen trenbideak 100 urte baino gehiago ditu: trenbidearen kontzesioa eta ustiapena 1887an hasi ziren, eta hasieran, Karkizano parean, gainazaletik zihoan.

1973an, AP-8ko Eibar-Zumaia tartea zabaldu zen, eta Karkizanoko tunela 1975-1985 urteen arteko hamarkadan eraiki zen, hormigoi armatuz (ez dakigu zehazki noiz).

1988an, Karkizanoko tunela ikuskatu zen, non patologiak bazirela jakinarazi zen, batez ere hegoaldeko ahoko tunel faltsuan eta tunelaren erdiko zati batean, hegoaldeko aho horretatik nahiko gertu. Urte horretako ikuskapen-txostenetan jada adierazten zen konponketak egin zirela tunelean, eraikuntza-junturetan xafla uhindua jarrita, ur-iragazketak zuzenean eror ez zitezen; beraz, antzeman zen eraikuntza-prozesuan ez zela iragazgaizte-sistemarik jarri.

2020an, TEAM Ingeniería y Consultoría enpresak ETSren gainbegiradapean, «ETSren tunelen inbentarioa» egin zuen. Azterlan horretan egiaztatu zen Karkizanoko tunelak patologiak eta akatsak zituela, batez ere estalduran eta drainatze-azpiegituran, Hortaz, tunelaren bilakaera eta magnitudea kontuan hartuta, beharrezkoa da tunela birgaitzeko eta indartzeko proiektu bat egitea, non neurri zuzentzaile edo aringarri batzuk diseinatzen diren, lurpeko azpiegitura honek eskatutako estandarrak bete ditzan.

Horregatik guztiagatik, «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza-proiektuaren» helburu nagusia tunela osatzen duten azpiegiturak beharrezko eskakizun eta estandarretara egokitzea da, ibilgarritasun-, segurtasun-, kalitate- eta erosotasun-maila bermatzeko.

Horretarako, aurkitutako patologiak eta gabeziak aztertu ondoren, zuzenketak diseinatzeko beharrezko kalkuluak egingo dira, non egonkortasunerako soluzioak, eraikuntza-metodoak eta tunelen funtzionaltasuna sartuko diren, tunelaren funtzionaltasuna eta balio-bizitza areagotzeko asmoz. Aurreko faktore baldintzatzaileak aztertu ondoren justifikatuko da aukeratutako irtenbidea.

Era berean, birgaitze-lanak egiten diren bitartean trenbide-trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko beharra kontuan hartuta, hautatutako ekintzak trenbide-trafikoari ahalik eta gutxien eragiten dion ordutegira egokitu beharko dira.

Tunelaren deskribapenak honako alderdi hauek biltzen ditu:

• Tunelak 393 metroko luzera du.

• Tunelaren hegoaldeko ahoa 56+064 KP-an kokatuta dago, eta iparraldeko ahoa 56+457 KP-an.

• Tunela Elgoibar eta Mendaroko hiriguneen artean dago.

• E1 Bilbao/Matiko-Donostia linearen parte da, eta Elgoibarko Altzola eta Toletegain geltokien artean dago. Euskotrenek erabiltzen du linea, 109 km luze da, eta 38 geltoki ditu Matikon hasi eta Amarako azken geltokiraino.

• Lineak trazadura lerromakurra eta gehieneko abiadura 80 km/h-koak ditu, eta horrek ibilbidea geldiagotzen du distantzia osoa betetzeko. Linea distantzia labur eta ertainetarako erabiltzen da.

• Tunelaren tarteak bide bakarra dauka.

• Tunelaren hegoaldeko ahoan ia 50 m-ko tunel faltsu bat dago, zati batean estalia, lehen 15 metroak betelanik gabe.

• Tunelaren lehen zatiak pitzadura dezente dauzka hormigoizko alboko hormetan, eta deformazioak hormigoian, baita filtrazio ugari ere.

• Tunelaren erdian, gutxi gorabehera, faila bat dago. Eremu horretan daude ur-filtrazioen eta tuneleko hormigoiaren narriaduraren arazorik handienak.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua zazpiehun eta hamalau mila zazpiehun eta lau euro eta berrogeita hamabost zentimokoa da (714.704,55) da. Lizitazio-oinarriaren aurrekontuaren zenbatekoa milioi bat hogeita bederatzi mila ehun eta hiru euro eta zortzi zentimokoa da (1.029.103,08), BEZa barne; eta administrazioak horren berri izateko aurrekontua: zortziehun eta hirurogeita hemeretzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamasei euro eta hamahiru zentimokoa da (879.776,13), BEZa kanpo.

Obrak egiteko sei (6) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi dute proiektua, eta berresten dute bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du euskal trenbide-sareko obren proiektuak onartzeko, hala xedatzen baitu Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuak 11.2.b) artikuluan.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Karkizanoko tunelaren errefortzu eta errehabilitaziorako eraikuntza-proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, milioi bat hogeita bederatzi mila ehun eta hiru euro eta zortzi zentimokoa da (1.029.103,08), eta obrak egiteko epea sei (6) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena.– Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki hori organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriareneko sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala