
111. zk., 2025eko ekainaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (284 KB - 31 orri.)
- EPUB (127 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2646
EBAZPENA, 2025eko ekainaren 11koa, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiarena, Garapenerako Lankidetza Proiektuetarako 2025erako Laguntzen Deialdia egiten duena.
Deialdi-ebazpen honen bidez, otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan biltzen diren aurreikuspenak betetzen dira 2025erako. Dekretu horrek Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen ditu (2007ko martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zk.). 390/2013 Dekretuak (390/2013 Dekretua, uztailaren 23koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzekoa; 2013ko uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zk.), gero, aldatu egin zuen dekretu hura.
34/2007 Dekretuak garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak arautzen ditu, oso lagungarriak baitira pobreziaren aurka borrokatzeko eta hegoaldeko herrialde pobretuen prozesu endogenoak eta gaitasunak indartzeko. Horretarako, tokikoari lehentasuna eman nahi zaio, estatukoari eta nazioartekoari loturik betiere, garapenerako lankidetzako irabazi-asmorik gabeko entitateen bitartez.
2023ko abenduaren 30ean, indarrean jarri zen Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.); bada, lege horrek arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra, eta indargabetuta uzten ditu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua. Horregatik, araudi berrian xedatutakoa jasotzen du deialdi honek, arlo hauei dagokienez: entitate onuradunek beren gain hartutako betebeharrak, laguntzen kudeaketa eta deialdiaren ebazpena, ez-betetzeen kasuak eta laguntzak itzultzeko prozedura.
2024ko otsailaren 15ean, Lankidetzarako eta Elkartasunerako otsailaren 15eko 3/2024 Legea onartu zen (2024ko otsailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 44. zk.), eta martxoaren 1ean jarri zen indarrean. Lankidetzaren eta elkartasunaren arloko laguntzak emateko funtsezko elementuak arautzen ditu, eta lege-arau horretara ere egokitzen da deialdi hau.
Deialdia eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2025-2026ko Bi Urteko Planaren barruan sartzen da; plan hori 2025eko urtarrilaren 22ko bileran onartu zuen Artezkaritza Kontseiluak. Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Dirulaguntzen 2025-2028ko Plan Estrategikoan jasota dago. Plan hori eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak onartu zuen. Bai eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2025-2026ko Bi Urteko Plana eta bai Dirulaguntzen 2025-2028ko Pan Estrategikoa eLankidetza Lankidetzararako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean argitaratuta daude (www.elankidetza.euskadi.eus), «Nor gara?» atalean, «Plangintzan».
eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2025eko ekitaldirako aurrekontuan, kreditu nahikoa aurreikusita dago deialdi hau finantzatzeko; aurrekontu hori 8/2024 Legearen bidez onartu zen (8/2024 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituena; 2024ko abenduaren 30eko EHAA, 252 zk.).
18/2024 Dekretuaren 4.1.i) artikuluari jarraituz (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; gero, uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitzen zaio lankidetzarako eta elkartasunerako arloa. Urriaren 18ko 42/2024 Dekretuaren bidez (2024ko urriaren 25eko EHAAn argitaratu zen), lehendakariak Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiaren esku utzi ditu eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariaren funtzioak. 388/2024 Dekretuak (388/2024 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakaritzaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duena) Lehendakaritzari atxikitzen dio eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiaren bidez.
eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak du eskumena laguntza horiek eta emango diren ebazpenak kudeatzeko, hala xedatuta baitago, batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan eta, bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 5. b) artikuluan.
Horrez gainera, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Artezkaritza Kontseiluak, 2025eko urtarrilaren 22an eta martxoaren 14an egindako bileretan, deialdi-ebazpen hau eta laguntzak emateko oinarrizko irizpideak onartzea erabaki du eta Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiari proposatu dio, bat etorriz Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen duen ekainaren 9ko 5/2008 Legearen 10. b) artikuluak ematen dizkion ahalmenekin.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzen deialdia egitea, otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak araututako laguntzena (uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak, gero, aldatu egin zuen dekretu hura). Laguntza horiek I. eranskinean onartzen diren oinarrien arabera arautuko dira, eta eskabideak II. eranskinean jasotako hautaketa-irizpideen arabera baloratuko dira.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 23.4 artikuluak dioenez, dagokion ekitaldian onartzen den lehenengo laguntza-deialdian zehaztuko da entitate eskatzaile bakoitzak dirulaguntzetan zenbat eskura dezakeen gehienez guztira (dekretu horrek –uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatua gero– garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak arautzen ditu).
Hala, Artezkaritza Kontseiluak erabaki du, 2025eko martxoaren 14an egindako bileran, banatzeko dauden funtsen % 7 eskuratu ahal izango duela guztira entitate eskatzaile bakoitzak gehienez urtean garapenerako lankidetzarako onartzen den edozein dirulaguntza-deialditan, alde batera utzita dirulaguntza horiek geroagoko ekitaldietan ordaintzen diren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
34/2007 Dekretuan ezarritakoaren arabera ez ezik (34/2007 Dekretua, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena; uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak, gero, aldatu egin zuen dekretua), ebazpen honetako dirulaguntzak lege hauetan xedatutakoaren arabera ere arautzen dira: 3/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 11.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakaria, (Eskuordetze bidez; 42/2024 Dekretua, urriaren 18koa, lehendakariarena, zeinaren bitartez lehendakariaren eskumenak eskuordetzen baitira eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren presidentearen eginkizunei dagokienez).
Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
I. ERANSKINA
GARAPENERAKO LANKIDETZA-PROIEKTUETARAKO 2025EKO LAGUNTZEN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
Oinarri hauen xedea da garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2025erako dirulaguntzen deialdia arautzea; laguntzok otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak arautzen ditu (dekretu horrek –uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatua gero– garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak arautzen ditu).
2. oinarria.– Zuzkidura ekonomikoa.
Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbatekoa, guztira, 40.000.000 eurokoa izango da. Dekretu arautzailean aurreikusitako hiru laguntza-motetako bakoitzerako, diru-zuzkidura hau kalkulatu da:
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzetara 32.000.000 euro bideratuko dira.
b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara 1.300.000 euro bideratuko dira.
c) Garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzetara 6.700.000 euro bideratuko dira.
3. oinarria.– Proiektu bakoitzeko eskatutako dirulaguntza.
Proiektu bakoitzeko ezin izango da eskatu 600.000 euro baino dirulaguntza handiagoa.
Entitate bakoitzak, banaka edo beste batzuekin elkartuta, gehienez lau proiektu aurkeztu ahal izango ditu deialdi honetan. Kopuru hori sei proiektutara zabaldu ahal izango da, baldin eta horietako bi Afrikako kontinentean gauzatzen badira.
4. oinarria.– Laguntzak ordaintzea.
Emandako dirulaguntza honela ordainduko da:
a) Emandako dirulaguntzaren % 25 (lehenengo ordainketa), dirulaguntza onartu ondoren.
b) Emandako dirulaguntzaren % 40 (bigarren ordainketa), ordaindutako dirulaguntzaren % 80 edo hortik gora erabili dela justifikatu ondoren.
c) Emandako dirulaguntzaren % 35 (hirugarren ordainketa), ordaindutako dirulaguntzaren % 80 edo hortik gora erabili dela justifikatu ondoren.
5. oinarria.– Onuradun izateko betekizunak.
1.– Dirulaguntza lortzeko, baldintza hauek bete behar dituzte entitate onuradunek:
a) Legeen arabera eratuta eta dagokion erregistroan erregistratuta egotea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
b) Egoitza nagusia edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eta funts publikoekin finantzatutako jarduketak kudeatzeko antolakuntza-egitura nahikoa izatea.
Eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritzaren bidez egiten denean, ordezkaritzak bere gain hartzen du eskabidea aurkezteko erantzukizun zuzena, eta hitzematen du proiektuaren dokumentazioari, kontabilitateari eta kudeaketa partekatuari Euskal Autonomia Erkidegoko bulegoan eutsiko diela. Proiektuaren kudeaketa partekatutzat, berriz, gutxienez proiektuaren identifikazioan, formulazioan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea hartuko da.
c) Irabazi-asmorik ez izatea; gizarte-ekonomiako edo ekonomia solidarioko entitateen kasuan izan ezik, baldin eta beren estatutuetan berariaz baztertzen badute kideen artean mozkinak banatzea.
d) Estatutuek berariaz jasotzea haien xedeetako bat hegoaldeko herrialde pobretuak garatzeko proiektuak egitea dela, edo agiri bidez egiaztatzea entitateak etengabe diharduela arlo horretan joan deneko bi urtean gutxienez.
Entitateen partzuergoek aurkeztutako proiektuek ere jaso dezakete dirulaguntza. Kasu horretan, partzuergoan bildutako entitate bakoitzak bete beharko ditu aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak.
Partzuergoan bildutako entitate guztiek proiektuaren erantzukizuna hartzen dute beren gain, eta helbide bakarra izendatuko dute espedientearen administrazio-jakinarazpenetarako.
Hitzarmen batean zehaztu behar dira partzuergoko buruaren izendapena, partzuergoak proiektua kudeatuko duen era, entitate bakoitzaren kudeaketa-erantzukizunak, entitate bakoitzak kudeatu beharreko zenbatekoa, partzuergoaren barruan sortzen diren gatazkak konpontzeko sistema eta partzuergoa desegitea eta proiektua amaitzea eragiten duten kasuak, eta hitzarmen hori eskaera aurkezten dutenean aurkeztu beharko dute. Hitzarmen horretan, berariaz adierazi beharko da entitate bakoitzak bere gain hartzen duela proiektu osoaren erantzukizun zuzena eta solidarioa.
2.– Entitate onuradunek, gainera, oinarri hauetan jarritako betekizunak bete behar dituzte, eta ezin dute izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
6. oinarria.– Proiektuari egotz dakizkiokeen gastuak.
1.– Proiektuen zuzeneko eta zeharkako kostuak egotzi ahal izango dira, otsailaren 7ko 34/2007 Dekretuaren 7., 8., 13. eta 18. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Proiektuaren zuzeneko kostutzat proiektua abian jartzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak hartzen dira. Proiektuaren izaerari berari lotuta daude. Zeharkako kostutzat hartzen dira proiektua identifikatzeko, formulatzeko eta haren jarraipena egiteko hari zuzenean lotutako administrazio-gastuak, bai eta proiektuaren xedea hedatzeko eta gizarte-sentsibilizaziorako zuzenean lotutakoak ere.
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) eta zerga baliokideak ezin dira egotzi, entitate eskatzaileak edo toki-entitateak berreskuratu baditzake, ezta indarrean dauden betebeharrak ez betetzearen ondoriozko isunak edo zehapenak ere.
a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzetarako eta produkzio-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntzetarako, otsailaren 7ko 34/2007 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan definitutako gastuak egotzi ahal izango dira, 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
b) Garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzetarako, otsailaren 7ko 34/2007 Dekretuaren 18. artikuluan definitutako gastuak egotzi ahal izango dira.
7. oinarria.– Eskaerak aurkeztea eta formalizatzea eta epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epealdia hilabetekoa izango da, deialdi hau onartzen duen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Deialdi honen ondoriozko eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoz baino ezin dira egin.
3.– Entitate eskatzaileek www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez baino ezingo dute eskuratu eta bete eskaera-orria; laguntzen eta dirulaguntzen atalean, zehazki. Egoitza elektroniko horretan daude elektronikoki izapidetzeko zehaztapenak eta laguntzen gaineko informazio gehigarria.
4.– Entitate interesduna espedientean sartzeko, dokumentazioa aurkezteko eta zuzenketak, jakinarazpenak eta prozedura honekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).
5.– Eskaeran, pertsonaren edo entitatearen sinadura elektroniko aitortuaz gain, eskaetarekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta Administrazioak eskatzen dituenak ere aurkeztu beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
6.– Eskaera ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza beste pertsona bati eman behar zaionean hark jardun dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, helbide honetan dagoen informazioaren arabera: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.
7.– Eskatzaileak berak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko ditu laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak.
8.– Eskabideak aurkezteak deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea dakar berekin.
8. oinarria.– Eskaeraren edukia.
1.– Eredu normalizatuko eskaera-inprimakia osorik bete behar du entitate eskatzaileak telematikoki, eta eskaera aurkezteko behar diren datu orokorrak jasoko ditu. Halaber, entitate eskatzailearen edo partzuergoko buruaren erantzukizunpeko adierazpen hauek jasoko ditu eskaerak:
a) Dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela eta hori frogatzeko dokumentazioa duela; dokumentazio hori Administrazioaren eskura jarriko duela, eskatzen zaionean; eskubidea aitortzen zaion bitartean baldintza horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela; funtsezko zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak izan ditzakeela; eta Administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumena duela.
b) Konpromisoa hartzen dutela jakinarazteko helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituztela, edozein administraziotatik edo ente publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
c) Ez duela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
Ez dagoela laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela kaudimengabetzat deklaratuta prozedura batean, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
Ez duela bide eman Administrazioarekin egindako kontraturen bat irmoki suntsiaraz dadin kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
Entitatearen legezko ordezkaria ez dagoela sartuta Estatuko Administrazio orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean edo Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aipatutako kasu batean ere, edota ez dela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi karguetako bat, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako eran.
Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren eran (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua), eta hitzematen duela betebehar hori betetzen jarraituko duela, harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte.
Egoitza fiskala ez duela araudiak paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
Egunean dagoela dirulaguntzen itzulketagatiko edo zehapenengatiko betebeharrei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo haren mendeko entitateek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
Ez duela ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzea dakarrenik. Zehazki, ezingo dira onuradun izan, kasuan kasuko zigorrak ezarritako aldian, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penala dutenak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera debeku horrekin zigortutakoak ere. Laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira, halaber, estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko edo haien aurka egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, edo egiaztatu duela hori bete dadin ordezko neurriak abian jarri izana.
Elkarteen kasuan, ez daudela nahasita Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan, edo inskribatzeko administrazio-prozedura ez daukatela etenda ez-zilegitasun penalen zentzuzko zantzuak egoteagatik 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, haren arabera kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
9. oinarria.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.– Entitate eskatzaileek, eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:
a) Estatutuen kopia, inskripzio-ziurtagiria eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza eta antolaketa-egitura duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) Entitate eskatzaileen partzuergoa eratzen bada, entitate eskatzaileetako bakoitzak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko da. Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua www.euskadi.eus webgunean dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean ere bai, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
c) Lankidetzaren esparruan gutxienez bi urteko etenik gabeko esperientzia egiaztatu behar da, baldin eta entitatearen estatutuetan ez bada berariaz adierazten hegoaldeko herrialdeak garatzeko lankidetza-proiektuak egitea dagoela haren helburuen artean. eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak egiaztapen hori aztertu edo egiaztatuko du, ofizioz, entitate interesdunak aldez aurretik baimena emanda.
Hala ere, estatutuetan helburu hori jasota ez badago, gutxienez bi urte jarraituko esperientzia egiaztatzeko, dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko da: administrazio publikoek emandako ziurtagiriak edo ebazpenak, edo interesdun ez diren beste entitate pribatu batzuek emandako ziurtagiriak (auditoretzak barne), edo administrazio publikoek diruz lagundutako proiektuak jasotzen dituzten aldizkari ofizialetako argitalpenak, edo organo eskudunek egiaztatutako memoriak edo urteko kontuak (horietan, esperientzia jarraitu horrek espresuki adierazita egon behar du).
d) Esku-hartzean parte hartzen duten tokiko bazkideen eraketa-eskritura edo estatutuak eta erregistro-dokumentazioa, eskaera aurkezteko epea amaitu baino gutxienez urtebete lehenagokoa.
Tokiko bazkidearen izaera juridikoaren ondorioz ezintasun juridiko bat edo ezintasun politiko bat badago herrialdeko egoeraren ondoriozkoa dena, erregistroan inskribatuta egoteko eskakizuna egiaztatu beharrean, tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
e) Entitate-partzuergo bat eratzen bada, hala eskatzaileena nola toki-entitateena, haien artean sinatutako erantzukidetasun-hitzarmena aurkeztuko da, eredu normalizatuan, behar bezala beteta eta sinatuta, hau da, orri guztietan sinatuta, eskuz sinatzen bada, edo hitzarmenaren azken orrialdean, elektronikoki sinatzen bada. Hitzarmenaren eredua www.euskadi.eus webgunean dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean ere bai, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
f) Gastuak fakturekin ez baizik eta ordainagirien bidez justifikatzea aurreikusi bada, azalpen-memoria bat aurkeztu beharko da, hori justifikatzen duten arrazoiekin. Azalpen-memoriaren eredua www.euskadi.eus webgunean dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean ere bai, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
g) Entitate eskatzaileak erbesteratutako pertsonak bidaltzen baditu, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko da, egin beharreko lanak eta iraupena azalduko dituena eta behar diren gaitasun- eta kalifikazio-irizpideak jasoko dituena. Justifikazio-memoriaren eredua www.euskadi.eus webgunean dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean ere bai, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
h) Garapenerako lankidetzako proiektuetan eta garapenerako hezkuntzakoetan, proformako fakturak, aurrekontuak edo kanpo-balorazioak, 34/2007 Dekretuaren 22.3.b) artikuluan ezarritako kasuetan (34/2007 Dekretua, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena, zeina uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatu baitzuen).
i) Errotazio-funts bat edukitzea aurreikusten bada, dagokion azalpen-memoria aurkeztuko da. Justifikazio-memoriaren eredua www.euskadi.eus webgunean dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean ere bai, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
j) Ez da beharrezkoa izango entitate eskatzaileak erregistro-inskripzioa aurkeztea eta Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza edo egoitza nagusia duela egiaztatzea, baldin eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziari baimena ematen badio eskumena duen administrazioan ofizioz begiratu, ziurtatu edo egiaztatzeko.
2.– Proiektuak baloratzeko, entitate eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu ahal izango du:
a) Esku-hartzearen kalitatea eta zeharkako ikuspegien integrazioa baloratzeko: dirulaguntzaren proposamen teknikoa eta aurrekontu banakatua, wwww.euskadi.eus webgunean (laguntzen eta dirulaguntzen atalean) eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren webgunean («Laguntza, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean) argitaratutako ereduen arabera. Proposamen teknikoak gehienez ere 35.000 hitz izan ditzake. Proposamen teknikoan ezarritako baino hitz gehiago badago, hori ez da kontuan hartuko aurkeztutako proiektua baloratzeko.
b) Esku-hartzearen bideragarritasuna eta jasangarritasuna baloratzeko, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen eta produkzio-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntzen kasuan: obra edo azpiegituren karpeta teknikoak, bideragarritasun- eta merkatu-azterketak, abalak, materialei eta metodologiei buruzko edukiak dituzten prestakuntza-planak, jasangarritasun-konpromisoak.
c) Esku-hartzearen bideragarritasuna eta jasangarritasuna baloratzeko, garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzen kasuan: materialei eta metodologiei buruzko edukiak dituzten prestakuntza-planak, jasangarritasun-konpromisoak.
d) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako eta garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzen kasuan, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak ofizioz egiaztatuko du, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin, entitate eskatzaileak Euskadiko GGKEen Koordinakundeari atxikita dauden. Horretarako, entitate eskatzaileek baimena eman beharko dute aldez aurretik.
e) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntzen kasuan, proiektuaren gaiarekin lotura duen nazioarteko koordinakunde, sare edo mugimenduko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria erantsi beharko da.
f) Garapenerako hezkuntza-proiektuetarako laguntzen kasuan, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak ofizioz egiaztatuko du, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin, entitate eskatzaileek koordinakunde horren gizarte-eraldaketarako hezkuntzako talde eta prozesuetan parte hartzen duten. Horretarako, entitate eskatzaileek baimena eman beharko dute aldez aurretik. Euskadiko GGKEen Koordinakundekoak ez diren gizarte-eraldaketarako hezkuntzako talde eta prozesuetan edo (H)abian jarraipen-batzordean parte hartzen badute, parte-hartze horren ziurtagiria erantsi beharko da.
10. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta Hautaketa Batzordea.
Deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzea eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari dagokio.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, Hautaketa Batzordea izenekoa, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikari hauek izango dira kideak:
– Batzordeburua: Alazne Camińa Izkara andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko arduraduna. Postu hori hutsik badago, edo batzordeburua kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Iker del Río Lahidalga jaunak ordezkatuko du, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikariak.
– Bokala: Alicia Aleman Arrastio andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
– Bokala: Mónica Fernández Vidal andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren lankidetzarako teknikaria.
– Bokala: Nagore Gorostiza Mendia andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
– Bokala: Javier Galaz de la Torre jauna, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren lankidetzarako teknikaria.
– Bokala: Karen Rodríguez Guinea andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
– Bokala: Mikel Varela García jauna, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
– Bokala: Edurne Bengoechea Sorozabal andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako genero eta garapeneko teknikaria.
– Bokal eta idazkaria: Arkaitz López Sánchez jauna, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei bileretan parte hartzeko eta aholkuak emateko eskatu ahal izango die, beharrezko irizten dien guztiei.
Eskatutako betekizun guztiak biltzen dituzten eskaerak deialdi hau onartzeko ebazpenaren II. eranskinean jasotako irizpideen arabera baloratuko ditu Hautaketa Batzordeak, eta txosten bat egingo du ebaluazioa eta analisi teknikoa zehazten dituena.
11. oinarria.– Ebazpen-proposamena.
Hautaketa Batzordeak Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari bidaliko dio txostena. Zerbitzu horrek behin-behineko proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua, eta bertan adieraziko du zein diren dirulaguntzak jasotzeko proposatutako entitate eskatzaileak, zein entitateri ukatu zaizkien eta zeintzuk baztertu diren eta dirulaguntzak zenbatekoak diren. Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak txosten bat aurkeztuko du, eta txosten horretan adieraziko da dirulaguntzen esleipendun izateko proposatutako entitateek dirulaguntzak jasotzeko behar diren betekizun guztiak betetzen dituztela.
Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartu behar badira, behin-behineko proposamen hori interesdunei jakinarazi beharko zaie eta hamar egun balioduneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Kasu horretan, alegazio horiek aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du.
Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
12. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.
eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak, Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak egindako eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluak onartutako proposamena jaso ondoren, laguntzen deialdiari buruzko ebazpena emango du. Ebazpen horretan, onartutako eta diruz lagundutako eskaeren zerrenda zehaztuko du, eta eskabide bakoitzak lortutako puntuazioa eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko ditu. Halaber, ezetsitako edo baztertutako eskaeren zerrenda jasoko da, baita ezestea edo baztertzea eragin duten arrazoiak ere. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Emandako dirulaguntzen zerrenda egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluarekin bat etorriz, eskaera aurkezten denetik sei hilabete igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Ebazpen horrek ez dio bukaera emango administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Hiru hilabete igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, gora jotzeko errekurtsoa ezetsitzat joko da.
13. oinarria.– Laguntza onartzea.
Behin betiko ebazpenean onuradun gertatzen diren entitateek hamar egun balioduneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, laguntza onartzen dutela jakinarazteko.
Laguntza onartzeko epea igaro eta hura berariaz onartu ez badu, ulertuko da onuradunak uko egiten diola dirulaguntzari.
14. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.
Laguntzen entitate onuradunek, 34/2007 Dekretuan zehaztutako betebeharrak ez ezik (34/2007 Dekretua, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena, gero azaroaren 28ko 390/2023 Dekretuak aldatua), beste betebehar hauek ere izango dituzte: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan ezarritakoak, eta deialdi honetako laguntzak jasotzeagatik eska daitekeen legezko beste edozein betebehar.
15. oinarria.– Ez-betetzeak.
Laguntzaren entitate onuradunak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13., 14. eta 42. artikuluetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan aurreikusitako betebeharren bat betetzen ez badu, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak, entitate onuradunari entzun eta dagokion prozedura gauzatu ondoren, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratuko du.
16. oinarria.– Laguntzak itzultzea.
Bidegabe jasotako laguntzak itzultzeko arrazoiak eta laguntza horiek azkentzeko eta itzultzeko prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen III. tituluko 36. artikuluan eta hurrengoetan eta hirugarren xedapen gehigarriko laugarren apartatuan ezarritakoaren arabera arautuko dira.
17. oinarria.– Datuen babesa.
Eskaeretan ageri diren datu pertsonalak «Garapenerako lankidetzako laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira. Datu pertsonalak honako hauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dira: batetik, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta, bestetik, (EB) 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
II. ERANSKINA
Hautatzeko irizpideak
A) garapenerako lankidetza-proiektuak (I. kapitulua).
I.– Proiektuaren edukien arabera: 48 puntu.
1.1.– Proiektuaren bidezkotasuna eta egokitasuna testuinguruari eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren garapenerako lankidetzarako indarrean dagoen plangintza-esparruari dagokienez: gehienez, 22 puntu.
Gehienez ere 3 puntu, ekimena egokia bada dagokion testuinguruaren analisiari dagokionez, eta diagnostikoan identifikatutako premiei erantzuten badie.
Puntu 1, modu estrukturalean behar beste aztertzen edo interpretatzen badu xede-biztanleriak esku-hartzearen eremuan duen pobrezia- eta desberdintasun-egoera.
Puntu 1, tokiko erronkek eta arazoek dinamika globalekin duten konexioaren azterketa kritikoa egiten badu.
Puntu 1, analisiak gaiarekin eta kokapen geografikoarekin lotutako datu espezifikoak jasotzen baditu.
2 puntu, deskribatutako identifikazio-prozesuan xede-biztanleriak aktiboki parte hartu badu eta tokiko bazkidea(k) buru izan bad(ir)a.
3 puntu, gehienez, xede-populazioari dagokionez.
2 puntu, identifikatutako xede-biztanleria eta haren hautaketa justifikatuta badaude.
Beste puntu 1, ikusezin bihurtutako edo minorizatutako kolektiboak modu nabarmenean txertatzen badira proiektuan.
2 puntu, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak aldez aurretik lagundutako prozesu bat bada, prozesuak jarraitzea egokitzat jotzen bada eta hura formularioan behar beste justifikatzen bada.
12 puntu, gehienez, esku-hartzea estrategikoa eta egokia bada eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren garapenerako, lankidetzarako indarrean dagoen plangintza-esparruan jarritako lehentasunen arabera.
4 puntu, proiektua hiru sektore hauetako batean sartzen bada: emakumeen ahalduntzea; giza eskubideen defendatzaileak babestea; gatazkak eraldatzea eta bakea eraikitzea.
4 puntu, proiektua Afrikan gauzatzen bada.
4 puntu, ekimena estrategikoa eta egokia bada testuinguruari, aliantzei edo eragileei dagokienez.
1.2.– Proiektuaren koherentzia orokorra: gehienez ere, 11 puntu.
2 puntu, esku hartzeko logika behar bezala deskribatuta badago eta esku hartzeko edo ekiteko hautatutako estrategia justifikatzen badu.
3 puntu, gehienez, esku hartzeko logika koherentea bada.
3 puntu, esku hartzeko logikak emaitza guztiak biltzen baditu eta helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduera guztiak definitzen badira.
Puntu 1, esku hartzeko logika koherentea bada baina berariazko helburua lortzeko behar diren emaitzetako bat falta bazaio edo helburu hori lortzeko beharrezkoak ez diren emaitzak sartzen badira.
3 puntu, gehienez, jardueren eta horiek plantan ezartzeko baliabideen artean koherentzia badago.
3 puntu, erlazio koherentea badago jarduera, bitarteko eta kostuen eta haiek aurrekontuan biltzeko moduaren artean.
Puntu 1, jarduerak ez badira egoki biltzen aurrekontuan, edo esku hartzeko logikarako beharrezkoak ez diren atalak baldin badaude.
3 puntu, gehienez, adierazle zehatzak, neurgarriak eta egiaztagarriak formulatzen badira.
3 puntu, baldin eta berariazko helburuarekiko eta espero diren emaitzekiko adierazle egokiak ezartzen badira; adierazle bat, gutxienez, genero-eraginari buruzkoa izan behar da.
2 puntu, baldin eta berariazko helburuarekiko edo espero diren emaitzekiko adierazleetan zerbait falta bada eta adierazle bat gutxienez genero-eraginari buruzkoa bada.
Puntu 1, adierazle egokiak emaitzetako baterako bakarrik ezartzen badira edo adierazle bat gutxienez genero-eraginari buruzkoa ez bada.
1.3.– Bideragarritasuna: gehienez ere, 12 puntu.
4 puntu, gehienez, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide metodologikoak, teknikoak eta instituzionalak izanez gero.
4 puntu, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide metodologikoak, teknikoak eta instituzionalak izanez gero.
2 puntu, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide metodologikoak, teknikoak eta instituzionalak izanda ere haietakoren batean gabeziak daudela atzematen bada.
Puntu 1, ezarritako kronograma bat badator esparru logikoaren matrizearekin (ELMa) eta aurkeztutako proposamenarekin.
3 puntu, gehienez, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide nahikoak izanez gero.
3 puntu, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide egokiak badaude eta erantzukizunak eta funtzioak argi banatzen badira.
Puntu 1, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide egokiak izanda ere erantzukizunen eta funtzioen banaketa argia ez bada.
2 puntu, gehienez, ekimena bat badator entitate eskatzailearen eta toki-entitatearen indarreko plangintza estrategikoarekin.
Puntu 1, ekimena entitate eskatzailearen indarreko plangintza estrategikoarekin bat badator eta formularioan azalduta badago.
Puntu 1, ekimena toki-entitatearen indarreko plangintza estrategikoarekin bat badator eta formularioan azalduta badago.
2 puntu, gehienez ere: ebaluazioa.
2 puntu, kanpo-ebaluazio bat egiteko asmoa badago eta aurrekontuan jasota badago.
Puntu 1, barneko ebaluazio-eremuak edo ebaluazio-eremu mistoak sortzeko asmoa badago.
1.4.– Iraunkortasuna: gehienez ere, 3 puntu.
3 puntu, proiektua amaitu ondoren emaitzek eta helburuak irautea aurreikusten bada.
Puntu 1, proiektua amaitutakoan proiektuaren helburuari eta emaitzei denboran eusten lagunduko duten zenbait gaitasun, sare edo harreman ezarrita uzteko asmoa badago.
II.– Proiektuaren zeharkako ikuspegien arabera: 34 puntu.
2.1.– Zeharkakoa: genero-ikuspegia sartzea, eta gizonen eta emakumeen arteko egoera eta posizio desberdinak eraldatzea: gehienez, 7 puntu.
Diagnostikoa: Puntu 1, xede-biztanleriaren genero-harremanen azterketa egina badago, gaian, lurraldean eta esku-hartze zehatzean oinarrituta.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa): 2 puntu, gehienez.
2 puntu, ELMan emakumeak ahalduntzera edo desberdintasun-arrakalak murriztera bideratutako helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira, garatzen ari den generoaren ikuspegiaren barruan.
Puntu 1, ELMan emakumeen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira, garatzen ari den generoaren ikuspegiaren barruan.
Bideragarritasuna: gehienez ere, 3 puntu.
Puntu 1, planteatutako metodologia egokia bada emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna ezabatzeko.
Puntu 1, giza baliabideak, baliabide teknikoak, materialak eta instituzionalak egokiak badira emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna ezabatzeko edo emakumeak ahalduntzeko.
Puntu 1, proiektuko ekintzetan emakumeen parte-hartze aktiboa bermatzeko neurri espezifikoak sartzen badira.
Estrategia: Puntu 1, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak murrizteko estrategia integrala proposatzen bada.
2.2.– Zeharkakoa: tokiko gaitasunak indartzea: 7 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: Puntu 1, proiektuaren xede diren biztanleen edo haien antolakundeen gaitasunei buruzko diagnostiko zehatza eta espezifikoa badago.
Esparru logikoaren matrizea: 2 puntu, gehienez.
2 puntu, ELMan gaitasun estrategiko-politikoak indartzeko helburu edo emaitza zehatzak definituak badaude.
Puntu 1, ELMan gaitasun teknikoak indartzeko helburu edo emaitza zehatzak definituak badaude.
Bideragarritasuna: gehienez ere, 3 puntu.
Puntu 1, planteatutako metodologia estrategia abian jartzera eta gaitasunak (teknikoak edo estrategiko-politikoak) sendotzera bideratzen bada.
Puntu 1, giza baliabideak eta baliabide tekniko, material eta instituzionalak egokiak badira tokiko gaitasun tekniko edo estrategiko-politikoetan aurrera egiteko.
Puntu 1, banakatutako aurrekontuan zehazten badira gaitasun teknikoak edo estrategiko-politikoak indartzeko giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak.
Estrategia: Puntu 1, xede-biztanleriaren tokiko gaitasunak sortzeko estrategia integrala proposatzen bada.
2.3.– Zeharkakoa: parte hartzeko prozesuak sortzea: 5 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: Puntu 1, xede-biztanleriak (aniztasunetik abiatuta) lehendik dauden erabakiguneetan zenbateko parte-hartzea duen aztertzen duen analisi zehatz eta espezifiko bat baldin badago eta gutxienez bi alderdi hauetatik bat biltzen badu:
a) esku-hartze eremuan (instituzionala, publikoa, tradizionala, alternatiboa, eta abar) lehendik dauden parte hartzeko edo erabakiak hartzeko espazioen azterketa bat.
b) xede-biztanleriaren edo elkarte komunitarioen parte hartzeko edo erabakiak hartzeko espazioen azterketa bat.
Esparru logikoaren matrizea: 3 puntu, gehienez.
Puntu 1, xede-biztanleriak erabakiguneetan duen parte-hartze aktiboa eta kalitatezkoa hobetzen duten helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira.
Puntu 1, xede-biztanleriak erabakiak hartzeko guneetan parte-hartze aktiboa eta kalitatezkoa izateko jarduera zehatzak definitzen badira.
Beste puntu 1, proiektuko ekintzetan xede-biztanleriaren barruan ikusezin bihurtutako taldeen parte-hartze aktiboa bermatzeko neurri espezifikoak sartzen badira.
Estrategia: Puntu 1, estrategia integrala proposatzen bada xede-biztanleriak ordezkaritzako eta erabakitzeko instantzia estrategikoetan parte har dezan.
2.4.– Zeharkakoa: antolakundea indartzea: 5 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: Puntu 1, proiektuaren esku-hartze eremuan dauden antolakunde eta elkarte-sareei buruzko azterketa zehatz eta espezifikoa baldin badago.
Esparru logikoaren matrizea: 3 puntu, gehienez.
Puntu 1, antolakundeak indartzeko helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira.
Puntu 1, antolakundeak indartzeko jarduera zehatzak definitzen badira.
Beste puntu 1, eskualdean eta globalki agenda global baten inguruan egituratzeko jarduerak izanez gero.
Estrategia: Puntu 1, estrategia integrala proposatzen bada antolakundea edo antolakundeak indartzearren.
2.5.– Zeharkakoa: eskubideen ikuspegia: gehienez ere, 5 puntu.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
2 puntu, atal hauek bilduko dituen azterketa bat baldin badago: a) proiektuan landuko d(ir)en eskubide(ar)en egoerari buruzko azterketa; b) proiektuan landuko den eskubideari edo eskubideei buruzko tokiko, nazioko, eskualdeko eta nazioarteko legediaren azterketa; c) eskubideen titularren eta betebeharren titularren identifikazioa, baita haien gaitasunena ere.
Puntu 1, aipatutako ataletatik gutxienez bi baditu.
Esparru logikoaren matrizea: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira eskubideak (defentsa eta galdagarritasuna) dituzten titularren gaitasunak edo betebeharrak (errespetua, babesa eta sustapena) dituzten titularren gaitasunak indartzearren.
Puntu 1, eskubideen titularren edo betebeharren titularren gaitasunak indartzeko jarduera zehatzak definitzen badira.
Estrategia: Puntu 1, estrategia integrala proposatzen bada eskubideen titularrak galdagarritasunean indartzeko edo betebeharren titularrak betetze horren bermean indartzeko.
2.6.– Zeharkakoa: jasangarritasun ekologikoa: gehienez ere, 5 puntu.
Diagnostikoa: Puntu 1, xede-biztanleriaren ingurunearen ingurumen-egoerari buruzko azterketa zehatza eta espezifikoa badago.
Esparru logikoaren matrizea: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, jasangarritasun ekologikoaren aldeko helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira.
Puntu 1, jarduera zehatzak definitzen badira jasangarritasun ekologikoaren alde.
Estrategia: Puntu 1, ingurunearen ingurumen-egoera hobetuko duen estrategia integral bat planteatzen bada.
Puntu 1, proiektuko jardueren eragin kaltegarria prebenitzeko eta arintzeko neurriak badaude.
III.– Euskal entitate eskatzailearekin edo EAEko ordezkaritzarekin lotutako alderdiak: 9 puntu.
3.1.– Oinarri soziala: gehienez, 3 puntu (partzuergoburua).
Puntu 1, EAEn 200 bazkide baino gehiago baditu.
Puntu 1, EAEn 10 boluntario baino gehiago baditu.
Puntu 1, EAEko lankidetza-arloko koordinakunde edo sare batean parte hartzen badu, baldin eta erakunde horrek jokabide-kode bat badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zigorrik ezarri ez badio.
3.2.– Esperientzia: gehienez ere, 2 puntu (partzuergoburua).
2 puntu, deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) bi proiektutarako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
1 puntu, deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024) proiektu baterako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
3.3.– Entitate eskatzailearen eta tokikoaren arteko aurreko harremana: gehienez, 2 puntu (partzuergoburua).
2 puntu, baldin eta euskal entitateak bi proiektutarako finantzaketa lortu badu deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) toki-entitatearekin.
Puntu 1, baldin eta euskal entitateak proiektu baterako finantzaketa lortu badu deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024) toki-entitatearekin.
3.4.– Genero-ikuspegia instituzioetan sartzea: puntu 1 (partzuergoburua).
Puntu 1, entitateak genero-ekitatearen aldeko ekintza-plan estrategiko bat baldin badu indarrean.
3.5.– Entitate eskatzaileen partzuergoa: Puntu 1, proiektua partaidetza nabarmena duten entitateen partzuergo batek gauzatzen badu.
IV.– Toki-entitatearekin lotutako alderdiak: 9 puntu.
4.1.– Esperientzia: gehienez, 3 puntu (partzuergoko onena).
3 puntu, deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) hiru proiektutarako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
1 puntu, deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024) proiektu baterako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
4.2.– Toki-entitateak xede-biztanleriarekin duen harremana: gehienez, 3 puntu (partzuergoko onena).
3 puntu, toki-entitateak hiru proiektutarako finantzaketa lortu badu proiektuaren xede den biztanleriarekin egiteko deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024).
Puntu 1, toki-entitateak proiektu baterako finantzaketa lortu badu proiektuaren xede den biztanleriarekin egiteko deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024).
4.3.– Genero-ikuspegia instituzioetan sartzea: gehienez, 2 puntu (partzuergoko onena).
Puntu 1, toki-entitateak genero-politikaren bat baldin badu indarrean.
Puntu 1, entitatea antolakunde feminista bat baldin bada.
4.4.– Toki-entitateen partzuergoa: Puntu 1, proiektua partaidetza nabarmena duten entitateen partzuergo batek gauzatzen badu.
B) produkzio-garapeneko eta prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuak (II. kapitulua).
I.– Proiektuaren edukien arabera: 49 puntu.
1.1.– Proiektuaren bidezkotasuna eta egokitasuna testuinguruari eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren garapenerako lankidetzarako indarrean dagoen plangintza-esparruari dagokienez: gehienez, 22 puntu.
Gehienez ere 3 puntu, ekimena egokia bada dagokion testuinguruaren analisiari dagokionez, eta diagnostikoan identifikatutako premiei erantzuten badie.
Puntu 1, modu estrukturalean behar beste aztertzen edo interpretatzen badu xede-biztanleriaren pobrezia- eta desberdintasun-egoera.
Puntu 1, analisiak gaiarekin eta kokapen geografikoarekin lotutako datu espezifikoak jasotzen baditu.
Puntu 1, tokiko erronkek eta arazoek dinamika globalekin duten konexioaren azterketa kritikoa egiten badu.
2 puntu, xede-biztanleriak era aktiboan parte hartu badu azaldutako identifikazio-prozesuan eta, hala badagokio, bazkide den toki-entitateak gidatu badu prozesu hori.
3 puntu, gehienez, xede-populazioari dagokionez.
Puntu 1, identifikatutako xede-biztanleria eta haren hautaketa justifikatuta badaude.
Puntu 1, xede-biztanleriak ahalmen biderkatzailea badu.
Beste puntu 1, ikusezin bihurtutako edo minorizatutako kolektiboak modu nabarmenean txertatzen badira proiektuan.
2 puntu, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak aldez aurretik lagundutako prozesu bat baldin bada, prozesuak jarraitzea egokitzat jotzen bada eta formularioan behar beste justifikatzen bada, aurreko ekimenetatik ateratako ondorioak, irakaspenak eta hobekuntzak txertatuta.
12 puntu, gehienez, esku-hartzea estrategikoa eta egokia bada eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak garapenerako lankidetzaren arloan indarrean duen plangintza-esparruan ezarritako lehentasunen edo ikuspegien arabera.
2 puntu, proiektua hiru sektore hauetako batean sartzen bada: emakumeen ahalduntzea; giza eskubideen defendatzaileak babestea; gatazkak eraldatzea eta bakea eraikitzea.
4 puntu, gehienez, esku-hartzeak Afrikarekin zerikusia badu:
4 puntu, proiektua Afrikan gauzatzen bada.
2 puntu, Afrikarekin edo afrikarren antolakundeekin hartu-eman nabarmenak izatea ekartzen badu proiektuak.
2 puntu, ekimena testuinguruari dagokionez bidezkoa, estrategikoa eta egokia bada.
2 puntu, gehienez, esku-hartzeak aurrera egiten badu dinamika lokalak eta globalak lotzeko bidean.
Puntu 1, xede-biztanleriak testuinguru lokala eta globala kritikoki interpretatzeko duen gaitasuna garatzea ahalbidetzen duten jarduerak planteatzen badira.
Puntu 1, proposatutako jardueren xedea hau bada: hainbat eragileren artean sareak sustatzea, agenda global baten inguruan eskualde- edo mundu-mailako egituraketa lortzea eta esperientziak elkarri jakinarazteko eta lankidetza espezifikoak zehazteko aukera emango duten espazioak sortzea.
2 puntu, proiektuak erantzukidetasuna sustatzen badu lankidetza-arloan ohikoak ez diren Euskadiko eragileak modu nabarmenean mugiarazita.
1.2.– Proiektuaren koherentzia orokorra: gehienez ere, 11 puntu.
2 puntu, esku hartzeko logika deskribatuta badago eta hautatutako esku hartzeko estrategia justifikatzen badu.
3 puntu, gehienez, esku hartzeko logika koherentea bada.
3 puntu, esku hartzeko logikak emaitza guztiak biltzen baditu eta helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduera guztiak definitzen badira.
Puntu 1, esku hartzeko logikak helburu espezifikoa lortzeko behar diren emaitza guztiak ez baditu biltzen edo helburu hori lortzeko beharrezkoak ez diren emaitzak sartzen badira.
3 puntu, gehienez, jardueren eta horiek plantan ezartzeko baliabideen artean koherentzia badago.
2 puntu, erlazio koherentea badago jarduera, bitarteko eta kostuen eta haiek aurrekontuan biltzeko moduaren artean.
Puntu 1, jarduerak ez badira egoki biltzen aurrekontuan, edo esku hartzeko logikarako beharrezkoak ez diren atalak baldin badaude.
Beste puntu 1, ekonomia sozial eta solidarioko baliabideak erabiltzen badira.
3 puntu, gehienez, adierazle zehatzak, neurgarriak eta egiaztagarriak formulatzen badira.
3 puntu, baldin eta berariazko helburuarekiko eta espero diren emaitzekiko adierazle egokiak ezartzen badira; adierazle bat, gutxienez, genero-eraginari buruzkoa izan behar da.
2 puntu, baldin eta berariazko helburuarekiko edo espero diren emaitzekiko adierazleetan zerbait falta bada eta adierazle bat gutxienez genero-eraginari buruzkoa bada.
Puntu 1, adierazle egokiak emaitzetako baterako bakarrik ezartzen badira edo adierazle bat gutxienez genero-eraginari buruzkoa ez bada.
1.3.– Bideragarritasuna: gehienez ere, 13 puntu.
2 puntu, gehienez, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide tekniko eta instituzionalak izanez gero.
2 puntu, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide teknikoak eta instituzionalak izanez gero.
Puntu 1, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide teknikoak eta instituzionalak izanda ere haietakoren batean gabeziak daudela atzematen bada.
3 puntu, gehienez, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide metodologikoak izanez gero.
Puntu 1, metodologia xede-biztanleriara ongi egokitzen bada.
Puntu 1, metodologia ongi egokitzen bada egitekoak diren jardueretara.
Puntu 1, planteatutako metodologia egokia bada komunikazio horizontala sustatzeko eta jakintzaren dekolonialismoa sustatzeko.
Puntu 1, ezarritako kronograma bat badator esparru logikoaren matrizearekin (ELMa) eta aurkeztutako proposamenarekin.
3 puntu, gehienez ere, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide nahikoak izanez gero bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta bai lurraldeetan.
3 puntu, giza baliabideek proiektua behar bezala ezartzeko gaitasun nahikoa badute eta erantzukizunak eta funtzioak argi banatzen badira.
Puntu 1, giza baliabideek gaitasun nahikoa badute proiektua behar bezala plantan ezartzeko baina erantzukizunak eta funtzioak ez badira argi banatzen.
2 puntu, gehienez ere, ekimena bat badator entitate eskatzailean eta, hala badagokio, bazkide den toki-entitatean indarrean dagoen plangintza estrategikoarekin.
Puntu 1, ekimena entitate eskatzailearen indarreko plangintza estrategikoarekin bat badator eta formularioan azalduta badago.
Puntu 1, ekimena bazkide den toki-entitateak indarrean duen plangintza estrategikoarekin bat badator eta formularioan azalduta badago.
2 puntu, gehienez: etengabeko ikaskuntza.
Puntu 1, egindako jarduerak jakinaraztea eta xedeen eta adierazleen jarraipena egitea planteatzen bada, aurrerapen eta zailtasunei dagokienez, xede-biztanleriarekin.
Puntu 1, ebaluazioen edo sistematizazioen bidez ikasteko espazioak eta uneak aurreikusten badira eta ikasitakoa komunikatzeko eta hedatzeko estrategia bat badago.
1.4.– Iraunkortasuna: gehienez ere, 3 puntu.
3 puntu, proiektua amaitu ondoren emaitzek eta helburuak irautea aurreikusten bada.
Puntu 1, proiektua amaitutakoan proiektuaren helburuari eta emaitzei denboran eusten lagunduko duten zenbait gaitasun, sare edo harreman ezarrita uzteko asmoa badago.
II.– Proiektuaren zeharkako ikuspegien arabera: 33 puntu.
2.1.– Zeharkakoa: genero-ikuspegia sartzea, eta gizonen eta emakumeen arteko egoera eta posizio desberdinak eraldatzea: gehienez, 7 puntu.
Diagnostikoa: Puntu 1, xede-biztanleriaren genero-harremanen azterketa egina badago, gaian, lurraldean eta esku-hartze zehatzean oinarrituta.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa): 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, ELMan sexu- edo genero-desberdintasunen arrakala murrizten laguntzen duten emaitza edo jarduera nabarmenak badaude.
Puntu 1, ELMan genero-ikuspegia txertatzen laguntzen duten emaitza edo jarduera nabarmenak badaude.
Bideragarritasuna: gehienez ere, 3 puntu.
Puntu 1, planteatutako metodologia egokia bada emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna ezabatzeko.
Puntu 1, giza baliabideak, baliabide teknikoak, materialak eta instituzionalak egokiak badira emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna ezabatzeko edo emakumeak ahalduntzeko.
Puntu 1, proiektuko ekintzetan emakumeen parte-hartze aktiboa bermatzeko neurri espezifikoak sartzen badira.
Estrategia: Puntu 1, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak murrizteko estrategia integrala proposatzen bada.
2.2.– Zeharkakoa: tokiko gaitasunak indartzea: 10 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: 2 puntu, gehienez, diagnostiko zehatza eta espezifikoa badago proiektuaren xede diren biztanleen edo haien antolakundeen gaitasunei eta kalteberatasunei buruz.
2 puntu, xede-biztanleriaren gaitasunak eta ahuleziak modu zehatzean eta espezifikoan identifikatzen badira eta analisia xede-populazioa osatzen duten pertsonen talde edo tipologien arabera zehazten bada.
Puntu 1, xede-biztanleriaren gaitasunak eta ahuleziak identifikatzen badira baina analisia ez bada behar bezain zehatza eta espezifikoa.
Esparru logikoaren matrizea: 2 puntu, gehienez.
2 puntu, ELMan gaitasun tekniko edo estrategiko-politikoak indartzeko helburu edo emaitza zehatzak definituta badaude.
Puntu 1, ELMan gaitasun tekniko edo estrategiko-politikoak indartzeko jarduerak zehaztuta badaude.
Bideragarritasuna: gehienez ere, 4 puntu.
Puntu 1, planteatutako metodologia estrategia abian jartzera eta gaitasunak (teknikoak edo estrategiko-politikoak) sendotzera bideratzen bada.
Puntu 1, giza baliabideak (pertsona zehatzak), baliabide teknikoak, materialak eta instituzionalak egokiak badira tokiko gaitasunak (gaitasun teknikoak edo estrategiko-politikoak) indartuz joateko.
Puntu 1, proiektuan parte hartzen duten hegoaldeko zein iparraldeko entitate edo instantzia gaitzaileak deskribatzen badira eta haiek proiektuaren garapenari egindako ekarpenak argudiatzen badira metodologiari edo gaiari dagokionez.
Puntu 1, banakatutako aurrekontuan zehazten badira gaitasun teknikoak edo estrategiko-politikoak indartzeko giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak.
Ahalmen biderkatzailea: Puntu 1, indartutako gaitasunak praktikan jartzeko eta erantzuteko tresnak eta proposamenak ematen badira ekimenaren esparruan.
Estrategia: Puntu 1, xede-biztanleriaren gaitasunak sortzeko estrategia integral bat proposatzen bada.
2.3.– Zeharkakoa: parte hartzeko prozesuak sortzea: 4 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: Puntu 1, azterketa zehatza eta espezifikoa badago xede-biztanleriak kide den antolakunde edo entitateetan edo bere erkidego edo udalerrietan duen parte-hartzearen neurriari buruz.
Esparru logikoaren matrizea: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, parte-hartze aktiboa sustatzen duten helburuak edo emaitzak proposatzen badira.
Puntu 1, parte-hartze aktiboa sustatzen duten jarduerak proposatzen badira.
Estrategia: Puntu 1, estrategia integral bat proposatzen bada xede-biztanleriak proiektuaren garapenaren fase guztietan parte har dezan.
2.4.– Zeharkakoa: antolakundea indartzea: 4 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: Puntu 1, azterketa zehatza eta espezifikoa badago xede-biztanleriaren inguru geografikoan dauden antolakunde edo erakundeei eta elkarte-ehunari buruz.
Esparru logikoaren matrizea: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, antolakundeak edo erakundeak indartzeko helburuak edo emaitzak proposatzen badira.
Puntu 1, antolakundeak edo erakundeak indartzeko jarduerak proposatzen badira.
Estrategia: Puntu 1, antolakundea(k) edo erakundea(k) indartzeko estrategia integrala proposatzen bada.
2.5.– Zeharkakoa: eskubideen ikuspegia: gehienez ere, 4 puntu.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
2 puntu, atal hauek bilduko dituen azterketa bat baldin badago: a) proiektuan landuko d(ir)en eskubide(ar)en egoerari buruzko azterketa; b) proiektuan landuko den eskubideari edo eskubideei buruzko tokiko, nazioko, eskualdeko eta nazioarteko legediaren azterketa; c) eskubideen titularren eta betebeharren titularren identifikazioa, baita haien gaitasunena ere.
Puntu 1, aipatutako ataletatik gutxienez bi baditu.
Esparru logikoaren matrizea: Puntu 1, helburu edo emaitza zehatzak definitzen badira eskubideak (defentsa eta galdagarritasuna) dituzten titularren gaitasunak edo betebeharrak (errespetua, babesa eta sustapena) dituzten titularren gaitasunak indartzearren.
Estrategia: Puntu 1, estrategia integrala proposatzen bada eskubideen titularrak galdagarritasunean indartzeko edo betebeharren titularrak betetze horren bermean indartzeko.
2.6.– Zeharkakoa: jasangarritasun ekologikoa: gehienez ere, 4 puntu.
Diagnostikoa: Puntu 1, xede-biztanleriaren ingurunearen ingurumen-egoerari buruzko azterketa zehatza eta espezifikoa badago.
Esparru logikoaren matrizea: Puntu 1, jarduera zehatzak proposatzen badira jasangarritasun ekologikoaren alde.
Estrategia: Puntu 1, ingurunearen ingurumen-egoera hobetuko duen estrategia integral bat planteatzen bada.
Puntu 1, proiektuko jardueren eragin kaltegarria prebenitzeko eta arintzeko neurriak badaude.
III.– Euskal entitate eskatzailearekin edo Euskadiko ordezkaritzarekin lotutako alderdiak: 9 puntu.
3.1.– Esperientzia: gehienez ere, 2 puntu (partzuergoburua).
2 puntu, deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) bi proiektutarako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
1 puntu, deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024) proiektu baterako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
3.2.– Entitate eskatzailearen eta toki-entitatearen arteko baterako lan-esperientzia, halakorik badago: 3 puntu, gehienez (partzuergoburua).
2 puntu, baldin eta euskal entitateak bi proiektutarako finantzaketa lortu badu deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) toki-entitatearekin.
Puntu 1, euskal entitateak toki-entitatearekin proiektu bat egiteko finantzaketa lortu badu deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024).
Beste puntu 1, konfiantzazko harremana dutela, elkar ezagutzen dutela eta elkarrekin lan egiteko aukerak dituztela egiaztatzen badu.
3.3.– Parte-hartzea eta lotura: puntu 1 (partzuergoburua).
Puntu 1, gaiaren bidez proiektuarekin lotura duen nazioarteko koordinakunde, sare edo mugimenduren batean parte hartzen badu.
3.4.– Genero-ikuspegia instituzioetan sartzea: puntu 1 (partzuergoburua).
Puntu 1, entitate eskatzaileak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.
3.5.– Entitate eskatzaileen partzuergoa: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, proiektua parte-hartze nabarmena duten entitate eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu.
Beste puntu 1, lankidetzaren arloan ohikoa ez den Euskadiko eragile bat sartzen bada partzuergoan.
IV.– Bazkide den toki-entitatearekin lotutako alderdiak (hala badagokio): 9 puntu.
4.1.– Esperientzia: gehienez, 3 puntu (partzuergoko onena).
3 puntu, deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) hiru proiektutarako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
1 puntu, deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024) proiektu baterako finantzaketa lortu bada proiektuan lantzen den gaian.
4.2.– Bazkide den toki-entitateak xede-biztanleriarekin batera izandako lan-esperientzia: 3 puntu, gehienez (partzuergoaren onena).
3 puntu, toki-entitateak hiru proiektutarako finantzaketa lortu badu proiektuaren xede den biztanleriarekin egiteko deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024).
Punta 1, toki-entitateak proiektu baterako finantzaketa lortu badu proiektuaren xede den biztanleriarekin egiteko deialdiaren aurreko bi urte naturaletan (2023-2024).
4.3.– Genero-ikuspegia instituzioetan sartzea: gehienez, 2 puntu (partzuergoko onena).
Puntu 1, bazkide den toki-entitateak genero-politikaren bat baldin badu indarrean.
Puntu 1, bazkide den toki-entitatea antolakunde feminista bat bada.
4.4.– Bazkide diren toki-entitateen partzuergoa: Puntu 1, proiektua partaidetza nabarmena duten entitateen partzuergo batek gauzatzen badu.
C) Garapenerako hezkuntza-proiektuak (III. kapitulua).
I.– Proiektuaren edukien arabera: gehienez, 50 puntu.
1.1.– Egokitasuna: gehienez, 22 puntu.
1.1.1.– Proiektuaren bidezkotasuna eta egokitasuna garapenerako lankidetzarako indarreko plangintza-esparruari dagokionez eta (H)ABIAN 2030 estrategiari dagokionez: 13 puntu, gehienez.
6 puntu, gehienez, ekimena estrategikoa eta egokia bada eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak garapenerako lankidetzaren arloan indarrean duen plangintza-esparruaren arabera.
3 puntu, lehentasun sektorialak sustatzen laguntzen badu: emakumeak ahalduntzea, giza eskubideen defendatzaileak babestea eta gatazkak eraldatu eta bakea eraikitzea.
2 puntu, Afrikarekin edo afrikarren antolakundeekin hartu-emanak izatea ekartzen badu.
Puntu 1, lehentasunezkotzat jotako gaiak lantzen baditu: giza eskubideen babesa; sexu- eta genero-dibertsitatea; gatazken eraldaketa eta bakegintza; ekonomia solidarioaren eredua; enpresak eta giza eskubideak; erosketa publiko arduratsua; komunikazio hezitzailea; hezkuntza inklusiboa; teknologia egokia, eta ingurumena.
7 puntu, gehienez, ekimena estrategikoa eta egokia bada (H)ABIAN 2030 estrategiaren arabera.
3 puntu, herritartasun global jasangarri eta ekitatiboko alternatibak bilatzen eta eraikitzen dituzten subjektuei laguntzen bazaie kontzientzia hartzeko eta azterketa kritikoa egiteko prozesu baten bidez; prozesu horrek ekintza zehatzekin amaitu behar du, subjektuek alternatiba horiek eraikitzen eta praktikan jartzen parte har dezaten.
2 puntu, ohikoak ez diren eragileak modu nabarmenean sartzen badira: zentro teknologikoak, elkargo profesionalak, gizarte-mugimenduak (feminista, ekologista, internazionalista...), kultura-antolakundeak, giza eskubideen antolakundeak, sexu-aniztasunaren aldekoak, ingurumenaren arlokoak, migratzaileen antolakundeak, produkzio-sektore soziala eta unibertsitateak.
2 puntu, hezkuntza-proposamenetan pedagogia kritikoak, sozioafektiboak eta bertan parte hartzeko modukoak bultzatzen badira, baita askotariko ikuspegiak ere: kulturarteko ikuspegia, feminista eta bizitzaren jasangarritasunari dagokiona, aniztasunak kudeatzekoa eta zapalkuntzen intersekzionalitateari dagokiona.
1.1.2.– Egokia xede-biztanleriari dagokionez: 6 puntu, gehienez.
Puntu 1, desberdintasunaren arrazoien azterketa bat badu eta xede-biztanleriaren testuinguruaren azterketarekin lotzen bada.
Puntu 1, xede-biztanleriarentzat egokia bada haren gaitasunetik eta kalteberatasunetik abiatzen delako.
Puntu 1, xede-biztanleria hautatzeko irizpide zehatzak baldin badaude.
2 puntu, gehienez, xede den populazioak ahalmen biderkatzailea badu.
Puntu 1, baldin eta besteak beste hauekin lan egiten bada: irakasleak, komunikatzaileak, hezitzaileak eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak.
Puntu 1, gehiagotzeko gaitasun hori garatzeko tresnak eta proposamenak ematen bazaizkie.
Puntu 1, proiektua hiriburuak ez diren lau udalerritan gutxienez gauzatzen bada.
1.1.3.– Egokia antolakunde aliatuei dagokienez: 3 puntu, gehienez.
Puntu 1, proiektuaren garapenari egindako ekarpenak deskribatzen eta argudiatzen badira metodologiari edo gaiari dagokionez.
Puntu 1, hauengana iristeko gaitasuna baldin badute: gutxiengo bihurtutako kolektiboak, egoera ahulean daudenak edo berengana iristeko zailak direnak (dibertsitate funtzionala, sexuari, adinari, erlijioari, jatorriari edo kulturari lotutako dibertsitatea...).
Puntu 1, biderkatzeko gaitasuna badute (proiektuaren irismena indartzeko dituzten mekanismoen eta bitartekoen berri ematen da).
1.2.– Koherentzia: gehienez ere, 12 puntu.
1.2.1.– Proiektuaren koherentzia orokorra: gehienez ere, 6 puntu.
3 puntu, gehienez, esku hartzeko logika koherentea bada.
3 puntu, esku hartzeko logikak emaitza guztiak biltzen baditu eta helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduera guztiak definitzen badira.
Puntu 1, esku hartzeko logika koherentea bada baina berariazko helburua lortzeko behar diren emaitzetako bat falta bazaio edo helburu hori lortzeko beharrezkoak ez diren emaitzak sartzen badira, dagoeneko lortu direnak edo proposamenerako egokiak ez direnak.
3 puntu, gehienez, adierazle egokiak eta nahikoak formulatzen badira.
Puntu 1, oinarrizko lerroa baldin badu.
2 puntu, gehienez, aldaketa-adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak baldin baditu, zehatzak, neurgarriak eta egiaztagarriak.
Puntu 1, hezkuntza-jardunbideetako aldaketekin lotuta baldin badaude, betiere proiektuaren proposamen metodologikoei jarraikiz.
Puntu 1, pertsonengan eta kolektiboengan aldaketak lortzearekin lotuta baldin badaude, dela ezagutzen sorreran eta aplikazioan, dela jarrera edo ohituretan.
1.2.2.– Koherentzia aurrekontuan eta kronograman: gehienez, 3 puntu.
2 puntu, jardueren eta horiek plantan ezartzeko baliabideen artean koherentzia badago.
Puntu 1, ezarritako kronograma bat badator ELMarekin eta aurkeztutako proposamenarekin.
1.2.3.– Plangintzekin koherentea izatea eta bat etortzea: gehienez ere, 3 puntu.
Puntu 1, proiektua entitate eskatzailearen indarreko plangintza estrategikoarekin bat badator eta formularioan lotura zehatza azalduta badago.
Puntu 1, proiektua Eusko Jaurlaritzaren indarreko plan sektorialen barruan badago (eskualdeko, probintziako eta tokiko plan edo politiken barruan) eta formularioan lotura zehatza azalduta badago.
Puntu 1, proiektua garapenerako nazioarteko agendaren barruan badago (erakundeen edo gizarte-mugimenduen agendan) eta formularioan lotura zehatza azalduta badago.
1.3.– Bideragarritasuna: gehienez ere, 13 puntu.
1.3.1.– Bideragarritasuna, lortu nahi diren aldaketei dagokienez: 2 puntu.
Puntu 1, xede-biztanleriarengan lortu nahi diren aldaketa zehatzak eta aldaketaren kontakizuna aurkezten badira.
Puntu 1, entitate eskatzailearen, antolakunde aliatuen edo xede-biztanleriaren hezkuntza-praktiketan edo hezkuntza-ikuspegian aldaketak proposatzen badira.
1.3.2.– Baliabideen bideragarritasuna: gehienez, 3 puntu.
2 puntu, gehienez, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide egokiak badaude eta erantzukizunak eta funtzioak argi banatzen badira.
2 puntu, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide egokiak badaude eta erantzukizunak eta funtzioak argi banatzen badira.
Puntu 1, proiektua behar bezala plantan ezartzeko giza baliabide egokiak izanda ere erantzukizunen eta funtzioen banaketa argia ez bada.
1 puntu, proiektua behar bezala plantan ezartzeko baliabide teknikoak eta instituzionalak izanez gero.
1.3.3.– Bideragarritasun metodologikoa: 3 puntu, gehienez.
2 puntu, xede-biztanleriarekiko egokitzapen metodologikoa badago.
Puntu 1, metodologia ongi egokitzen bada egitekoak diren jardueretara.
1.3.4.– Bideragarritasuna etengabeko ikaskuntzari dagokionez: gehienez, 5 puntu.
2 puntu, gehienez, jarraipena egiteko eta etengabeko ikaskuntzako mekanismoak aurreikusten badira.
Puntu 1, xede-biztanleriari ekimena gauzatu bitartean egindako jarduerak –aurrerapenei eta zailtasunei dagokienez– eta proposatutako jomugen eta adierazleen jarraipena jakinaraztea pentsatuz gero.
Puntu 1, proiektuaren berri emateko eta hura zabaltzeko estrategia bat baldin badago eta sortutako baliabideak (argitalpenak, materialak, eta abar) irisgarriak izatea aurreikusten bada.
3 puntu, gehienez, ikaskuntzak, irakaspenak eta hobekuntzak txertatzea proposatzen bada.
2 puntu, aurreko esku-hartzeetatik eratorritako ondorioak, ikasitako irakaspenak eta hobekuntzak sartzen badira lana antolatzeko dinamiketan, ekintzetan edo metodologietan.
Puntu 1, ebaluazioen edo sistematizazioen bidez ikaskuntzak sortzeko espazioak eta uneak aurreikusten badira.
1.4.– Iraunkortasuna: gehienez ere, 3 puntu.
3 puntu, gehienez, proiektua amaitu ondoren emaitzei eta helburuari denboran eutsiko zaiela bermatzen bada.
3 puntu, proiektua amaitu ondoren emaitzei eta helburuari eusteko asmoa badago etorkizuneko iraunkortasuna bermatuko duten baliabideak ziurtatuta.
Puntu 1, proiektua amaitutakoan proiektuaren helburuari eta emaitzei denboran eusten lagunduko duten zenbait gaitasun, sare edo harreman ezarrita uzteko asmoa badago.
II.– Zeharkako ikuspegiak: 40 puntu, gehienez.
2.1.– Tokiko ikuspegi globala: 8 puntu, gehienez.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, proiektuaren tokiko gaiaren azterketa kritikoa eta egiturazkoa badago testuinguru globalari dagokionez.
Puntu 1, xede-biztanleriak alternatiba globalak eta tokikoak egituratzeko dituen gaitasun eta ahulguneen azterketa bat baldin badago.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa), emaitza, jarduera esanguratsu edo adierazle errealista eta neurgarriekikoa, zeinek tokiko ikuspegi globala sustatzen duten: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, tokiko testuingurua eta testuinguru globala kritikoki interpretatzeko gaitasuna garatzea ahalbidetzen badute.
Puntu 1, tokiko mailan globaltasunarekin konektatuta jarduteko aukera ematen badute.
Hego global eta geografikoko kolektiboek parte hartzeko eta aliantzak indartzeko estrategia: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, analisien trukea dakarten eta agenda global baten esparruan ikuspegi dekolonial batetik estrategiak, artikulazioa edo aliantzak sustatzen dituzten espazioak proposatzen badira.
Puntu 1, hego global eta geografikoko kolektibo eta elkarteek parte hartzen badute.
Zeharkako hori txertatzeko baliabide espezifikoak (dirua, pertsonak, aliantzak): gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak badaude.
Puntu 1, tokikoa eta globala lotzeko aliantzetarako baliabideak izanez gero.
2.2.– Generoa: gehienez ere, 8 puntu.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, genero-harremanen egoerari buruzko azterketa kritiko eta egiturazkoa baldin badago tokiko mailan eta maila globalean.
Puntu 1, xede-biztanleriaren gaitasunak eta ahuleziak aztertzen badira emakumeen ahalduntzeari eta genero-desberdintasuneko arrakalak ezabatzeari dagokienez.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa), ekitatearen aldeko emaitza, jarduera edo adierazleekikoa: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, sexu- edo genero-desberdintasunen arrakala murrizten laguntzen badute.
Puntu 1, baldin eta emakumeen edo beren sexu-identitateagatik edo generoagatik minorizatutako kolektiboen ahalduntzean laguntzen badute.
Ekitatea sustatzen duen estrategia: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, mugimendu feministak eta emakumeen antolakundeek aktiboki parte hartzen badute edo agenda feministaren alderdiak txertatzen badira.
Puntu 1, estrategia egokiak baldin badaude generoagatik edo bestelako askotariko identitateengatik (jatorria, ekonomia, sexua...) minorizatutako kolektiboen ikuspuntuak eta parte-hartzea txertatzeko.
Zeharkako hori txertatzeko baliabide espezifikoak (dirua, pertsonak, aliantzak): gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak badaude.
Puntu 1, ikuspegi hori txertatzeko aliantzak lortzeko baliabideak jartzen badira.
2.3.– Parte-hartzea eta antolamendua: gehienez ere, 8 puntu.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, testuinguruan dagoen egoeraren azterketa kritikoa eta egiturazkoa egiten bada botere-harremanei, xede-biztanleriaren parte-hartzearen arrakalari eta antolatzeko potentzialtasunari dagokienez.
Puntu 1, xede-biztanleriak alternatibak egituratzeko zereginean antolatzeko eta parte hartzeko dituen gaitasun eta ahulguneak aztertuz gero.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa), parte-hartze edo antolamendua sustatzen duten emaitza, jarduera esanguratsu edo adierazleekikoa: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, xede-biztanleriak modu aktiboan parte hartzeko dituen gaitasunak indartzeko lagungarri badira.
Puntu 1, oinarrizko antolakunde edo antolakunde aliatuek proposamen alternatiboak sortzeko dituzten gaitasunak indartzeko lagungarri badira.
Parte-hartzea edo antolamendua sustatzeko estrategia: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, xede-biztanleriak proiektuaren jardun-eremuetan parte hartzeko dituen mekanismoak deskribatzen badira: proiektuaren identifikazioa, diseinua, gauzatzea eta ebaluazioa.
Puntu 1, mekanismo espezifikoak baldin badaude minorizatutako kolektiboek proiektuko jardueretan parte har dezaten sustatzeko.
Zeharkako hori txertatzeko baliabide espezifikoak (dirua, pertsonak, aliantzak): gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, parte-hartze aktiboa sustatzeko baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak badaude.
Puntu 1, antolakundeak indartzeko baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak izanez gero.
2.4.– Giza eskubideak: gehienez ere, 8 puntu.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, giza eskubideen egoerari buruzko azterketa kritiko eta egiturazko bat baldin badago.
Puntu 1, xede-biztanleriaren eta betebeharren titularren gaitasun eta ahulguneak aztertzen baldin badira pertsona guztien giza eskubideak bete daitezen.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa), giza eskubideak bermatzeko, errespetatzeko eta sustatzeko gaitasunak indartzen laguntzen duten emaitza, jarduera esanguratsu edo adierazleekikoa: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, giza eskubideen titularrek eskubide horien berri izateko eta beren eskaerak egiteko gaitasuna indartzeko lagungarri badira.
Puntu 1, betebeharren titularrak indartzeko lagungarri badira giza eskubide horiek bermatu, errespetatu eta sustatu ditzaten.
Giza eskubideak defendatzeko eta bermatzeko estrategia: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, giza eskubideekin lotutako ekintza-proposamenak eta gaiak lantzen badira proiektu osoan.
Puntu 1, minorizatutako kolektiboen eskubide espezifikoak defendatzen eta bermatzen badira eskubideen edo betebeharren titularrekin lan eginez.
Zeharkako hori txertatzeko baliabide espezifikoak (dirua, pertsonak, aliantzak): gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak badaude.
Puntu 1, ikuspegi hori txertatzeko aliantzak lortzeko baliabideak jartzen badira.
2.5.– Jasangarritasun ekologikoa: gehienez ere, 8 puntu.
Diagnostikoa: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, azterketa kritiko eta egiturazkoa baldin badago, tokikoa eta globala, ingurumenaren egoerari buruz.
Puntu 1, xede-biztanleriaren gaitasun eta ahulguneak aztertzen badira jasangarritasun-ikuspegia bultzatzen duen parte-hartzea sustatze aldera.
Esparru logikoaren matrizea (ELMa), ingurumen-jasangarritasunaren aldeko emaitza, jarduera esanguratsu edo adierazleekikoa: gehienez, 2 puntu
Puntu 1, proiektuaren eta proposatutako ekintzen ingurumen-eragina identifikatzeko laguntzen badute baliabide propioekin eta plangintzaren bidez.
Puntu 1, ingurunea modu jasangarrian kudeatzeko lagungarri badira.
Jasangarritasun ekologikoa sustatzen duen estrategia: 2 puntu, gehienez.
Puntu 1, mugimendu ekologistak eta ingurumenaren arloko antolakundeek aktiboki parte hartzen badute edo jasangarritasun-agendaren alderdiak txertatzen badira.
Puntu 1, proiektuan baliabideak maneiatzeko eta kudeatzeko ingurumen-irizpideak ezartzeko mekanismoak baldin badaude hauei buruz: efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarria, inpaktuak leuntzeko neurriak, kontsumo arduratsu eta jasangarria eta abar.
Zeharkako hori txertatzeko baliabide espezifikoak (dirua, pertsonak, aliantzak): gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak badaude.
Puntu 1, ikuspegi hori txertatzeko aliantzak lortzeko baliabideak jartzen badira.
III.– Entitate eskatzailea (partzuergoburua): gehienez, 10 puntu.
3.1.– Gaiarekin lotutako esperientzia: puntu 1.
Puntu 1, deialdiaren aurreko bost urte naturaletan (2020-2024) proiektuaren gaiarekin lotutako eta EAEn gauzatutako hiru proiektutarako finantzaketa lortu badu.
3.2.– Hezkuntza-arloko erakundea: gehienez, 3 puntu.
Puntu 1, genero-ekitatearen aldeko plan bat baldin badu indarrean.
Puntu 1, sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren kontrako protokolorik baldin badu.
Puntu 1, ekonomia sozial eta solidarioko baliabideak erabiltzen badira.
3.3.– Parte-hartzea eta lotura: gehienez, 2 puntu.
Puntu 1, EAEko lankidetza-arloko koordinakunde edo sare batean parte hartzen badu, baldin eta erakunde horrek jokabide-kode bat badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zigorrik ezarri ez badio.
Puntu 1, Euskadiko GGKEen koordinakundearen hezkuntza-taldean, (H)abian 2030 Estrategiaren jarraipen-batzordean edo beste hezkuntza-sare batzuetan parte hartzen badu, eta hala egiaztatzen bada.
3.4.– Partzuergoak: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, eragile tradizionalek (GGKEak, hezkuntza-komunitateak, lanbide-heziketako ikastetxeak eta aisialdiko taldeak) egindako partzuergo bat aurkezten bada.
2 puntu, tradizionala ez den agente bat behintzat duen partzuergo bat aurkezten bada.
3.5.– Gizarte-oinarria: gehienez ere, 2 puntu.
Puntu 1, hamar boluntario baino gehiago baditu.
Puntu 1, berrehun bazkide baino gehiago baditu.
RSS