
111. zk., 2025eko ekainaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2632
46/2025 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Irune Isasi Castresana andrea Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuan.
16/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Irune Isasi Castresana andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irune Isasi Castresana andrea Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Errioxako ESIko Giza Baliabideen Sailari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Laguardia, 2025eko ekainaren 3a.
Arabako Errioxako ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS RUIZ DE VERGARA LAORDEN.
RSS