
110. zk., 2025eko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2630
IRAGARKIA, 2025eko ekainaren 3koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren prozedurei buruzkoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 42. artikuluetan ezarritako moduan, ondoren zerrendatzen diren interesdunei jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz testu beraren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, administrazio-egintza horren berri ematen da, osorik argitaratzeak eskubide eta interes legitimoak urra ditzakeelakoan.
Halaber, interesdunei adierazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako administrazio-egintzen eduki osoa eskuratu dezakeela Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 10 egun baliodun igaro ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS