Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2025eko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2625

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren bidez (2025eko maiatzaren 29ko EHAA, 100. zk.), literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko Aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek aztertuko ditu dirulaguntzetara aurkeztutako eskabideak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak:

– Jon Martin Etxebeste.

– Izaskun Jauregi Sukia.

– Yurre Ugarte Rodriguez.

Batzordeko idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce izango da, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala