Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2025eko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2624

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 3koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskara komunikatzeko gaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2025eko ekitaldirako antolaketarako laguntzaileak izendatzen diren.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, HEOCen definitutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, aipatutako aginduaren babesean, HABEren zuzendariak, 2024ko abenduaren 20ko eta 2025eko urtarrilaren 8ko ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Gero, 2025eko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, komunikatzeko gaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta antolaketarako laguntzaileak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.

2025eko deialdiko matrikulatzeko aldia amaituta, lehen aipatutako izendapenak osatu behar dira, 2020ko irailaren 9ko Aginduan eta 2025eko otsailaren 28ko Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; eta, HABEren 2025eko deialdiak gauzatzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HEOCean ezarritako euskararen komunikatzeko gaitasun-mailak egiaztatzeko 2025. urteko deialdietarako antolaketarako laguntzaile hauek izendatzea:

Naroa De La Granja Arina.

Luzia Markiegi Gortazar.

Amaia Aranaga Libano.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2025eko ekainaren 3a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala