
110. zk., 2025eko ekainaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2596
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 27koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez María Luz Alonso Bengoa andrea Justizia Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzen baita.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 4.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.b) eta 103. artikuluetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoari jarraikiz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eskainitako zerbitzuengatik eskerrak eman ondoren, María Luz Alonso Bengoa andrea Justizia Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea (lanpostuaren kodea: 520010/34), Justizia eta Giza Eskubideen Sailean, Administrazioan beste lanpostu bat betetzera pasatuko delako.
Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2025eko ekainaren 2an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke sailburu honi, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS