Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2025eko ekainaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2595

ERABAKIA, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzarena, zeinaren bidez adierazten baita amaitu direla Ararteko erakundearen titularraren egitekoak.

Gaur, 2025eko ekainaren 10ean, «Arartekoa» Erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 7.1.a artikuluan xedatutakoaren arabera, amaitu egin da Manuel Lezertua Rodríguez Ararteko erakundearen titularraren agintaldia.

Ondorioz, «Ararteko» Erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 7.5 artikuluan xedatzen denari jarraituz, Lehendakaritza honek erabaki hau hartu du:

Lehenengo artikulua.– «Ararteko» Erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 7.1.a artikuluan xedatzen denari jarraituz, Manuel Lezertua Rodríguez jaunak utzi egin dio arartekoaren egitekoak betetzeari.

Bigarren artikulua.– Aipatutako legearen 8. artikuluan xedatutakoa betez, arartekoaren ondoko Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre andreak hartuko ditu bere gain arartekoaren egitekoak harik eta Eusko Legebiltzarrak titular berria izendatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 10a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala