Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2590

IRAGARKIA, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren prozedurei buruzko 2025eko maiatzaren 20ko jakinarazpen-iragarkia indarrik gabe uzten duena.

2025eko maiatzaren 20ko iragarkiaren bidez, interesdunei jakinarazpena egiteari ekin zitzaion, jarraian zerrendatzen zirenei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 42. artikuluetan aurreikusitako moduan, baina ezinezkoa izan zen jakinarazpena egitea, eta, lege-testu bereko 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, administrazio-egintza horren adierazpena argitaratu zen, osorik argitaratzeak bidezko eskubide eta interesak kaltetu zitzakeela iritzita.

Iragarki hori 2025eko maiatzaren 20an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta antzeman da euskarazko bertsioan adierazi zela jakinarazpena egintzat joko dela, legezko ondorio guztietarako, argitaratu eta hurrengo egunean. Hala ere, adierazi behar zen jakinarazpena egintzat joko dela, legezko ondorio guztietarako, 10 egun baliodun igaro ondoren Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Beraz, aipatutako artikuluan xedatutakoaren babesean, abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 11.3 artikuluaren arabera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, indarrik gabe uzten da 2025eko maiatzaren 20ko jakinarazpen-iragarkia Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren prozeduretan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 2a.

Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala