Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2586

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, aldaketa batzuk egiteko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko beste agindu batean. Agindu hartan, oinarri arautzaile batzuk onartu ziren, jakiteko nola hautatu behar diren partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak, 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Agindu hori 2023ko maiatzaren 22an argitaratu zen. Haren bidez, oinarri arautzaile batzuk onartu ziren partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen plan estrategikoaren esparruan.

Europatik ere bazetozen arau batzuk partaidetza tokian toki garatze aldera, eta agindu hura, hain justu, arau horiek betetzearren hartu zen, hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamendua, zeinaren bitartez ezartzen baitira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari buruzko xedapen komunak, bai eta funts horietarako eta hauetarako finantza-arauak ere: Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtsa, Barne Segurtasuneko Funtsa eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresna.

Erregelamendu horretako II. kapitulua lurraldeen garapenari buruzkoa da; eta, kapitulu horren barruan, 31. artikulua, tokian tokiko partaidetzaren garapenari buruzkoa; eta, 33. artikulua, tokiko ekintza-taldeei buruzkoa.

Bada, artikulu horietan jartzen duenari kasu eginez, orain aldatzen dugun agindu horren bidez hautaketa-prozedura baterako deialdia egin zen, tokiko ekintza-talde bat eta estrategia bat aukeratu, eta, horrela, tokiko garapenaren helburuak lortzen laguntzeko, Leader laguntzen deialdiaren bidez (LGENF funtsak finantzatzen ditu).

Prozesu hori abian jarri zenetik igaro den denboran, begira egon gara ea ezer hobetu zitekeen tokiko ekintza-talde hautatuaren funtzioetan, eta, horregatik erabaki dugu 2023ko maiatzaren 9ko Aginduko IV. eranskina aldatzea.

Bestalde, 66/2024 Dekretua argitaratu dugu, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena (113. zk.dun EHAA, 2024/06/11koa).

Horregatik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– IV. eranskinari beste idazketa bat emango diogu, hor baitaude jasota toki-ekintzako taldeak kudeatzeko prozedurari buruzko arau orokorrak. Eranskin hori, zehatz dezagun, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren barruan dago. Agindu horren bidez oinarri arautzaile batzuk onartu ziren partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan. Eranskina, aurrerantzean, honela idatzita geratuko da:

«IV. ERANSKINA
TOKIKO EKINTZA-TALDEAK KUDEATZEKO PROZEDURARI BURUZKO ARAU OROKORRAK

1.– Tokiko ekintza-taldeak laguntza-deialdiak egin eta argitaratuko ditu, eduki honekin:

– Harremanetarako gunea eta modua, herritarrek kontsultak egin ditzaten.

– Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia (PTGE) aplikatzeko lurralde-eremua.

– Proiektuak hautatzeko irizpideak.

– Ekintza-plana eta lehentasunezko ildoak, laguntza-mugak, inbertsioa eta proiektuen baldintza partikularrak zehaztuta.

– Eusko Jaurlaritzaren eta LGENFren informazioa eta publizitatea, laguntzen finantzatzaileak diren aldetik, bai eta deialdirako aurreikusitako zuzkidurak eta horretarako prestatutako aurrekontu-partidak ere.

– Hitzemandako ekitaldietarako finantza-zuzkidura.

– Deialdiari eta aurkeztutako eta emandako proiektuei dagozkien aurkezteko eta gauzatzeko epeak.

– Beharrezko dokumentazioa, bai eta aurkezteko ezarritako inprimakiak ere.

– Taldeak bere web orrian argitaratuko du laguntzen deialdia; dagokion informazio guztia pertsona/erakunde interesdunen eskura jarriko du, halaber.

Taldeak lan osagarri hauek egingo ditu:

– Dena delako tokia partaidetzaz garatzeko estrategiaren publizitate egokia eman beharko die inguruko biztanleei, bai eta laguntzak emateko arauei dagokienez ere. Tokiko ekintza-taldea osatzen duten toki-erakundeak eta elkarteek, ordezkaritza izaera dutenak, estrategiaren helburuak pertsona onuradun potentzialei ezagutarazteko behar den informazioa sartuko dute haien iragarki-oholetan eta argitalpenetan. Era berean, erabilitako funtsen publizitatearen inguruan ezarritako betebeharrak beteko ditu.

– EAEko eskualdez gaindiko eta landa-eremuetako ekimenetan aholkularitza ematea.

– Laguntza-eskabideak biltzea.

– Espedientea eta ordainketa-proposamena Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari helaraziko dizkio, aukeraketa egiteko irizpideen arabera.

2.– Landa-garapenaren eskumena duen sailean arlo hori jorratzen duen zuzendaritzak jarduketa hauek egingo ditu:

– Laguntza-deialdia berrikusiko du, ondo dagoela bermatzeko.

– Proposatu diren hautagarritasun-irizpideak berrikusi, eta, aldi berean, proiektua PTGEri egokitzen zaiola egiaztatuko du.

– Diruz laguntzeko aukera berrikustea, proiektua 2023-2027 NPBPEri egokitzeari dagokionez.

– Eragiketak aurrez hautatuko dira, irizpideak kontuan hartuta. Proposamen hori TETari bidaliko zaio, baina ebaluaziotik bereizi gabe, gai teknikoetan izan ezik. Deialdian ezarritako hautaketa-irizpideak aplikatuz, hautagarritasun-, dirulaguntza- eta bideragarritasun-kontrol positiboak dituzten eskaerak lehenetsiko ditu.

– Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura hartuko du kontuan, onuradunak zein izango diren zehaztuko du, eta laguntzen zenbatekoa ezarriko du.

– Diruz lagundutako jardueren kontrola, jarraipena eta azken ziurtapena egingo ditu.

– Egiaztatuko du ea hobekuntza edo jarduera burutu den, eta ea gastua eraginkorra den. Diruz lagundutako jardueraren inbertsioak edo gastuak egin ondoren, Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzak aztertuko ditu administrazio-espedienteak, teknikariek ziurtapena egin dezaten. Horretarako, egoki irizten dien ikuskatzeak egin ahal izango ditu, betiere diruz lagundutako proiektuak egoki exekutatzen direla egiaztatzearren, eta, hartarako, pertsona onuradunek eman egin beharko dute eskatzen zaien informazio eta dokumentazio oro.

– Ziurtapena egin ondoren, Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzak zehaztuko du gastuak diruz lagungarriak diren, bai eta dagokion laguntzaren zenbatekoa ere.

– Hari dagokio laguntzak ebaztea eta jakinaraztea.

– Hark ordainduko ditu laguntzak.

– Bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratuko ditu.

– Eusko Jaurlaritzaren/LGENFren informazioa eta publizitatea berrikusiko ditu, laguntzen finantzatzaileak diren aldetik.

– Azpineurria kudeatzeko prozedura-eskuliburuak egingo ditu urtero.

– Tokiko ekintza-taldeak zaintzeko eta kontrolatzeko sistema egokia ezarriko du.

– Gora jotzeko errekurtsoak ebatziko ditu.

– Tokiko ekintza-taldeak egindako lanak baliozkotuko ditu, eta kontrolak egingo ditu (tokian bertan eta lanak egin ondoren).

Landa-garapenaren eskumena duen sailak behar diren jarraibideak emango ditu tokiko ekintza-taldeek eta proiektuen sustatzaileek ekainaren 24ko 2021/1060 eta abenduaren 2ko 2021/2115 Erregelamenduetan (EB) informazio- eta publizitate-jarduerei buruz xedatutakoa aplika dezaten.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondoreak.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala