
109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2585
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, beste ebazpen hau aldatzen duena: Ebazpena, 2025eko apirilaren 7koa, zeinaren bidez laguntzak ematen diren minbiziaren inguruko ikerketa-proiektuetarako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2025eko apirilaren 7koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen diren minbiziaren inguruko ikerketa-proiektuetarako. Ebazpen hori 2025eko maiatzaren 16ko EHAAn argitaratu zen, 91. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
II. eranskinean, 2025/2089 (4/4) orrialdean,
hau dio:
«II. ERANSKINA
ESKLEROSI ANIZKOITZAREN IKERKETA-PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIRA AURKEZTU ZIREN ETA BEHAR ADINA AURREKONTURIK EZ ZEGOELAKO ATZERA BOTA DIREN IKERKETA-PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
»
Baina hau esan behar du:
«II. ERANSKINA
MINBIZIAREN IKERKETA-PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIRA AURKEZTU ZIREN ETA BEHAR ADINA AURREKONTURIK EZ ZEGOELAKO ATZERA BOTA DIREN IKERKETA-PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
»
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 28a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.