
109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2581
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuen 13. artikuluan egindako aldaketa.
2024ko ekainaren 21ean eskabide bat sartu zen desagertutako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
2022ko azaroaren 24an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuen 13. artikulua aldatzea, patronatuaren osaerari eta Kutxa Fundazioa izeneko fundazioari dagozkion kideen kopuruari buruzkoa (hiru pertsona izatetik bi izatera igaro ziren).
Erabaki hori eskritura publiko egin zen, 2024ko maiatzaren 30ean, Diego María Granados de Asensio notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 690).
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2024ko maiatzaren 30eko protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (690 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Donostia Internacional Physics Center izeneko fundazioaren estatutuen 13. artikuluaren aldaketa, Kutxa Fundazioa izeneko fundazioari dagozkion kideen kopurua murrizteko, hiru pertsonatik bira pasatuz.
Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2022ko azaroaren 24an, agindu honen data duela, eta 2024ko maiatzaren 30ean Diego María Granados de Asensio notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 690).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 30a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.