Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2579

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Mundubat izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2024ko abenduaren 4an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Mundubat izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

2024ko azaroaren 26an, fundazioaren patronatuak fundazioaren estatutuetako zenbait artikulu aldatzea erabaki zuen, estatutuak hizkuntza inklusiboa erabiliz eta egungo errealitatearekin bat datozen kontzeptuak eta terminoak erabiliz eguneratzeko. Horretarako, esanahi historikoa galdu duten eta kutsu gutxiesgarria duten zenbait erreferentzia kendu zituen (hala nola «hirugarren munduko herrialdeak» edo «garapen-bidean dauden herrialdeak»).

Erabaki hau publiko egin da, 2024ko abenduaren 3an, Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2246).

Erabaki horren bidez, estatutu sozialak egokitu dira, eta artikuluetan honako aldaketa hauek egin dira:

– 1. artikulua (Izena eta izaera): artikulua aldatu da, gazteleraz «creadores» hitzaren ordez «las personas fundadoras» jartzeko, hizkera inklusibora egokitze aldera.

– 3. artikulua (Araubidea): gazteleraz «fundador» terminoaren ordez «los/as fundadores/as» jarri da, hizkera inklusibora egokitze aldera.

– 5. artikulua (Jarduera-eremua): jardun-eremua Europa mailara zabaldu da, eta «hirugarren mundua edo garapen-bidean» terminoaren ordez «Hegoalde Globaleko edozein herrialde» erabili da.

– 8. artikulua (Jarduteko askatasuna eta laguntzaileak): terminoak egokitu dira, hizkera inklusibora egokitze aldera, eta kendu egin da ongileei buruzko erreferentzia.

– 9. artikulua (Onuradunak zehaztea): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitze aldera.

Halaber, Hegoalde Globaleko herrialdeei egin zaie erreferentzia, Hirugarren Munduko herrialdeei eta garapen-bidean dauden herrialdeei ordez.

– 12. artikulua (Patronatuaren osaera): patronatuko kideen gutxieneko kopurua bostetik hirura murriztu da.

Berezko kideei buruzko erreferentzia desagertu da.

– 13. artikulua (Agintaldiaren iraupena): ordezkari bidezko kideen eta berezko kideen aipamena desagertu da.

– 14. artikulua (Kideak izendatzea eta ordeztea): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 15. artikulua (Patrono-karguaren onarpena): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 16. artikulua (Patronoen kargu-uztea): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 17. artikulua (Patronatuaren antolaketa): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 19. artikulua (Presidenteordetzak): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 20. artikulua (Idazkaritza): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 22. artikulua (Patronatuaren bilerak eta deialdia): bilerak aurrez aurre eta bideokonferentzien bidez egiteko aukera jaso da.

Gainera, terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 23. artikulua (Eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko modua): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 24. artikulua (Patronatuaren betebeharrak): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 25. artikulua (Patronatukideen betebeharrak eta erantzukizuna): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 26. artikulua (Patronatuko kidearen doako kargua): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

– 32. artikulua (Jarduketa-plana. Urteko kontuak eta auditoretza): terminoak aldatu dira hizkuntza inklusibora egokitzeko.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2024ko abenduaren 3ko eskrituran eta 2246 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Mundubat izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, Agindu honen datarekin eta Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean 2024ko abenduaren 3an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 2246).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 23a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala