
109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2578
109/2025 DEKRETUA, maiatzaren 27koa, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa» zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren 2025erako aurrekontua onartzen duena.
Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen bosgarren xedapen gehigarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtzea jasotzen du. Horren 6. apartatuaren arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean eraldatuko da.
Halaber, lege horren seigarren xedapen gehigarriak hau zehazten du:
1.- Bosgarren xedapen gehigarrian aipatzen den eraldaketa ez bada Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legea indarrean jartzen den une berean egiten, Gobernu Kontseiluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren ustiapen- eta kapital-aurrekontuak onartuko ditu, bai eta haren jarduerak hasten diren ekitaldi ekonomikoari dagozkion aurreikusitako egoera-orri finantzarioak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, 15 eguneko epean.
2.- Ondorio horretarako, aurrekontuen eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak aurrekontu horiek eratzeko behar diren aldaketak egingo ditu. Alabaina, aldaketa horiek ezingo dute handitu zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren jardueren hasieran indarrean zeuden aurrekontu orokorren partidetan izendatutako kopuru globala.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren 6. apartatua aldatzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-izaerako erakunde autonomoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtzeari buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da: «6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtuko da bere estatutuak indarrean jartzen diren egunean».
2025eko ekainaren 1ean jarriko da indarrean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren azken xedapenetako bosgarrenaren arabera.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez eta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko maiatzaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren 2025eko aurrekontua onartzea (guztira, 826.505.696 euroko zuzkidurak -aurreikusitako baliabideak zuzkiduren guztizko zenbateko bera dute-, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, 180.554.937 euro). Dekretu honen eranskinean aurrekontu horien banakapena eta aurreikuspenen urteko-kontuak jasotzen dira.
AZKEN XEDAPENA.- Indarrean jartzea.
Dekretu hau 2025eko ekainaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 27an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.