
109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 4 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2577
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 26koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira laneko arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko 2025. urteko deialdiaren emaitzak.
EGITATEAK
1.– 2024ko abenduaren 30ean, ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (252. zenbakia): 2024ko abenduaren 17ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita laneko arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia.
2.– 2025eko urtarrilaren 31n amaitu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 21 eskabide aurkeztu ziren.
3.– Eskabideak aztertuta, 2025-04-08an dirulaguntza-deialdi horren behin-behineko ebazpen-proposamena egin zen, esleitutako laguntzekin, eta epe bat ireki zen alegazioak aurkezteko.
4.– Aurkeztutako alegazioak aztertu eta haiei erantzun ondoren, 2025-05-09an behin betiko ebazpen-proposamena bidali zitzaien onuradun izan daitezkeen entitateei, haiek onar zezaten.
5.– Entitate onuradunek dirulaguntza onartu ondoren, behin betiko ebazpena argitaratu zen, diruz lagundutako jardueraren publikotasun-printzipioa betetzeko, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluarekin.
6.– Diruz lagundutako jarduerak 2025eko azaroaren 30era arte egin beharko dira, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 17ko Ebazpenaren 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako dirulaguntzak, Laneko arriskuen prebentzioaren arloko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 17ko Ebazpenaren 19.1 artikuluaren arabera, eta bat etorriz Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren araudia onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan emandako eskumenekin.
Bigarrena.– Ondorioz, emandako behin-behineko ebazpena ikusita eta aurkeztutako alegazioak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Dirulaguntza ematea ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako eskabideei. Bertan daude, halaber, entitate onuradunak eta bakoitzari dagokion zenbatekoa.
Bigarrena.– Dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean zehaztutako eskabideei.
Hirugarrena.– Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, hortaz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan. Bi kasuetan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da epea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2025eko maiatzaren 26a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.