
109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
AZPEITIKO UDALA
2576
IRAGARKIA, hiru administrari-plaza barne-sustapenaren bidez eta merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko oinarriak eta deialdia onartzeari buruzkoa.
2025eko maiatzaren 19ko Alkatetzaren ebazpen bidez Azpeitiko Udaleko hiru administrari-plaza barne-sustapenaren bidez eta merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko oinarriak eta deialdia onartu ziren.
2025eko ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 103. zenbakian, plazak betetzeko prozesu hori arautuko duten oinarriak argitaratu dira.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi honen hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, oinarrietan adierazi bezala, bai eta Azpeitiko Udaleko iragarki-taula elektronikoan ere.
Azpeitia, 2025eko ekainaren 3a.
Alkatea,
NAGORE ALkORTA elorzA.