
109. zk., 2025eko ekainaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2575
55/2025 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, Carlos Lafuente Zugasti jauna administrazioko eta kudeaketako zerbitzuburu izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundeko Langileen Sailean.
20/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundeko Langileen Saileko administrazioko eta kudeaketako zerbitzuburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Carlos Lafuente Zugasti jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori administrazioko eta kudeaketako zerbitzuburu izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundeko Langileen Sailean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, baita Emergentzien eremuko eginkizunen esleipenari eta ordezkapen-araubideari buruzko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1558/2024 Ebazpenean eta martxoaren 7ko 449/2025 Ebazpenean xedatutakoarekin ere,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Carlos Lafuente Zugasti jauna administrazioko eta kudeaketako zerbitzuburu izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundeko Langileen Sailean.
Bigarrena.- Izendapen honek 2025eko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.- Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 29a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea.
EB (1558/2024 Ebazpena, 2024ko azaroaren 12koa, eta 449/2025, 2025eko martxoaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Emergentzien eremuko eginkizunen esleipenari eta ordezkapen-araubideari buruzkoa).
Emergentziak erakundeko kudeaketako zuzendaria,
MÓNICA ELENA ZARATE GUTIÉRREZ.