Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BILBOKO UDALA
2573

IRAGARKIA, 2024ko Zarataren aurkako Ekintza Planaren behin betiko onarpenari buruzkoa.

Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 7ko bileran hartutako erabakiaren bidez, besteak beste, honako gai hau onartu zen (2024-015267 espedientea):

Lehenengoa.– «2024ko Zarataren aurkako Ekintza Planaren» proiektuari aurkeztutako alegazioak ezestea, erabaki honen azalpen-zatian jasotako arrazoiengatik. Arrazoi horien berri emango zaie alegaziogileei.

Bigarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak (Berrikuntzarako eta Bideen Kudeaketarako Zuzendaritza Nagusiak) egindako alegazioa baiestea; beraz, proiektuan adierazi beharko da AP-68 autobidea foru-titulartasunekoa dela.

Hirugarrena.– «2024ko Zarataren aurkako Ekintza Plana» onartzea, espedientean dagoen 2. dokumentuan jasotzen diren baldintzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena.– (...)

Bosgarrena.– Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean. Haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da dagokion administrazioarekiko auzien epaitegiaren aurrean, hilabete biko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hauetan ezarritakoaren arabera: Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c) artikulua.

Aukeran, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erabakia hartu duen organoari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Berraztertze-errekurtsoa jarriz gero, erabakia jakinarazi edo errekurtsoa ustez ezetsitzat jo beharra izan (hilabete) eta hurrengo egunetik aurrera abiatuko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea.

Hala ere, egoki den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da.

Bilbao, 2025eko maiatzaren 27a.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloko zinegotzi ordezkaria,

Nora Abete García.


Azterketa dokumentala