
108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2572
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ederfil Becker Koop. E. enpresak aurkeztu duen proiektu teknikoa, kobrezko eta aluminio esmaltatuzko haria ekoizteko jarduerarako, Alegian.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen integratuaren araubidea aplikatu beharra ezartzen du I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko eta pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzen badira.
Industriako Isurpenen eta 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erreglamenduko 14.artikuluak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartua, irizpideak ezartzen ditu aldaketa bat funtsezkoa den ebazteko.
Bestalde, aipatutako Erreglamenduaren 15.5 artikuluan xedatzen denez, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren jendaurreko informazioaldia hasi behar da, gutxienez 20 egunekoa.
Azaldutakoa dela eta, egokitzat jotzen da AAI00276_MS_2025_001 espedientea hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean egotea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.
Jendaurreko informazioaldiaren izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 28a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.