
108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2571
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 2koa, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzen balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (MAE inbertsioa).
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Aginduak, zeinaren bidez 2025erako laguntzak emateko deialdia egiten baita mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko (MAE inbertsioa), honela dio 12. oinarriaren 2. apartatuan: «Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko hiru bokalek osatuko dute, eta horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik. Balorazio-batzordearen osaerari buruzko ebazpena EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik».
Hala, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Pertsona hauek izendatzea 2024ko azaroaren 19ko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen eta agindu horren 12.4 oinarrian aipatutako txostena egingo duen balorazio-batzordeko kide (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, 2025erako laguntzak emateko deialdia egin zen mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko (MAE inbertsioa)).
Hona, beraz, ebaluazio-batzordeko kideak:
Alfonso Arriola Lacruz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren Enpresa Programaren arduraduna; batzordeburua izango da.
Eduardo Castillo Díaz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; idazkaria izango da.
Laura Valverde Oliver andrea, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; bokala izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 2a.
Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,
IKER IGLESIAS EGUIA.