Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2568

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena. Agindu honen bidez, deklaratzen da Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egingo dela Elkartek programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetan, eta erabakitzen da Industria Sustatzeko sailburuordeak ordezkatuko duela.

Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak, Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubideari buruzkoan– ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postuak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean:

a) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industria Sustatzeko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

2025eko maiatzaren 27an, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi du abstenitu egingo dela Elkartek programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetatik, interes-gatazkak daudelako eta hala egin behar duelako legez, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikulua aplikatuta.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Deklaratzea Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egingo dela eta, haren ordez, Industria Sustatzeko sailburuordea arituko dela Elkartek programaren 2025eko deialdia ebazteko zereginetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 29a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala