Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2565

EBAZPENA, 2025eko ekainaren 4koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena. Horren bidez, euskal etxeei dirulaguntzak emateko 2025. urteko deialdia egiten da, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak (2003ko urriaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 198. zenbakia) euskal etxeei eman beharreko dirulaguntzak arautzen ditu. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira. Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, bidezkoa da 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egitea.

Deialdi hau Lehendakaritzaren 2024-2027 Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoan jasota dago. Plan hori Gizarte Koordinazio eta Komunikazioko idazkari nagusiaren 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez onartu zen eta egoitza elektronikoan argitaratuta dago: https://www.euskadi.eus/proiektua/lehendakaritzaren-2025eko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2lehen/eu/

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak deitu eta ebatziko du deialdia, bere jardun-arloei dagokien gaietan. Ildo horretatik, eta gaia kontuan hartuta, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiaren titularrari dagokio.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Euskal etxeei 212.000 euroko dirulaguntzak emateko deialdia egitea. Dirulaguntza horiek 2025eko ekitaldiari dagozkio eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira. Eranskinean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak (Euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira).

AZKEN XEDAPENetakO LEHENENGOA

Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; hala ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENetakO BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 4a.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala