Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2564

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 28koa, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiarena, zeinaren bidez egiten baita Europatik kanpoko eskualde estrategikoetan (Quebec, Cundinamarka, Querétaro eta Santiagoko Eskualde Metropolitarrean) lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzen deialdia, 2025-2026 aldirako.

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuak arautzen du Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuei laguntzak nola eman (2019ko apirilaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.).

2023ko abenduaren 30ean jarri zen indarrean Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duena, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua indargabetzen dituena. Horregatik, ebazpen honek Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen eskakizunak jasotzen ditu, zehazki hauek: erakunde onuradunek beren gain hartutako betebeharrak, laguntzen onuradun izateko debekuak eta itzultzeko arrazoi eta prozedurak.

2024ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO L 2023, 2023-12-15). Erregelamendu horren arabera, estatu kide batek enpresa bakar bati emango dizkion de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan. Muga horretatik beherako dirulaguntzek ez diote eragiten estatu kideen arteko merkataritzari, eta ez dute lehia faltsutzen edo faltsutzeko mehatxurik egiten.

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da kanpoko eskualde estrategiko batekin edo batzuekin lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia egitea 2025-2026rako. Laguntza horiek jasota daude Lehendakaritzako Dirulaguntzen lau urteko Plan Estrategikoan (Gizarte Koordinazio eta Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartua), eta Lehendakaritzako 2025erako Dirulaguntzen Urteko Planean (Koordinaziorako edo Proiektu Estrategikoetarako idazkari nagusiaren 2025eko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez onartua), Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez. Laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoak Bazkide Estrategikoen Sarearekin dituen harremanak bultzatu eta indartzeko dira, euskal interesak nazioartean sendotu eta sustatzeko.

Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko eskualde metropolitarra estrategikoak dira, eta horiekin sinatu ditu Euskadik elkar ulertzeko memorandumak, Dekretuan jasota dagoen bezala. Deialdi honetan mamia hartu du koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko nahiz komunitate sinatzaileen aldeko proiektuak eta ekintzak egiteko mekanismoak, aipatutako memorandumetan jasota datorrena.

Ondorioz, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2025-2026 eperako laguntzen deialdia egitea, Europatik kanpoko eskualde estrategikoetan (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Eskualde Metropolitarrean) lankidetza teknikoan aritzeko proiektuak finantzatzeko, martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez ezarria, eta deialdiaren baldintzak onartzea, ebazpen honen I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan jasotako laguntzek edo dirulaguntzek honako hau bete beharko dute: Batzordearen 2023/2831 Erregelamendua (EB), 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO L 2023, 2023-12-15). Laguntza horiek minimis motakoak jotzen dira, enpresa bakar bati emandako inongo laguntzaren totalak ez duelako gainditzen 300.000 euroko zenbatekoa, hiru ekitaldi fiskaleko ezein alditan. Izan ere, kopuru horretatik beherako dirulaguntzek ez diote merkataritzari eragiten, ez lehiakortasuna faltsutzen; horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan aipatutako laguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; 47/2019 Dekretua, martxoaren 26koa, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuei laguntzak ematea arautzen duena, eta 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpen hori www.euskadi.eus-en ere argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 28a.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.

I. ERANSKINA
Ebazpena, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiarena, Europatik kanpoko Eskualde Estrategikoekin (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Eskualde Metropolitarra) lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzen deialdia egiteko 2025-2026rako
OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Ebazpen honen helburua da eskualde estrategikoko (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Eskualde Metropolitarra) pertsona juridikoekin 2025-2026rako egiten diren alde biko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea, honako arlo hauetan:

a) Euskadik eta Quebec-ek 2017ko urriaren 31n sinatutako akordio-memoranduma:

– Kultura: ezagutza eta esperientzia trukatzea kultura-esparruan, zehazki, ondarean, artisten mugikortasunean, artisten, sortzaileen edo kultura-industrien truke profesionaletan eta obren, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapenean.

– Hizkuntza-politika: adituak eta ikertzaileak trukatzea, bakoitzak bere hizkuntzak garatzeko eta sustatzeko, eta arlo horretako informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea.

– Ekonomia: Euskadiren eta Quebec-en arteko informazio- eta inbertsio-trukeak egitea negozioetan eta inbertsioetan. Esperientziak trukatzea bakoitzaren itsas ekonomien hazkunde jasangarrian.

– Ingurumena: informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea klima-aldaketaren aurkako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.

– Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza: informazioa eta esperientziak trukatzea, eta nazioarteko partzuergoetan batera jardutekoari bultzada ematea.

b) Euskadik eta Cundinamarcak 2017ko maiatzaren 30ean sinatutako akordio-memoranduma:

– Produkzio-garapeneko politikak eta klusterrak: ezagutzak trukatzea, hazkunde ekonomiko inklusiboa eta jasangarria sustatzeko.

– Merkataritza, inbertsioak eta negozioak: enpresak eta gobernua sustatzeko topaketak, truke ekonomikoa eta enpresen garapena pizteko. Sektore ekonomikoetan lankidetza-proiektuak bultzatzea, zehazki, sektore hauetan: energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa, azpiegiturak, eraikuntza, ingurumena, nekazaritza-industria eta turismoa.

– Balio berdinen bidezko ereduak: esperientzien eta jardunbide egokien trukea irismen luzeko negozio-ereduetan, enpresa-garapena eta gizarte-oparotasuna konbinatzen dituztenak.

– Espezializazio adimenduna: espezializazio adimenduneko lehentasunetan ezagutzak trukatzea, berrikuntzarako lankidetza-arloak identifikatuz, haren indarguneetan oinarrituta.

– Produktu eta elikagai prozesatuak: lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea hobetzeko ereduak trukatzea, eta elikagaien ekoizpenean eta prozesamenduan berrikuntza eta garapen teknologikoko esperientziak trukatzea.

– Enpresak nazioartekotzea: ezagutzak trukatzea, enpresak nazioartekotzeko programak sustatzeko.

– Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza: aldeek zehazten dituzten lehentasunak garatzeko lankidetza sustatzea.

– Ingurumena: elkartrukeak eta lankidetza ingurumena babesteko, hondakinen kudeaketa integrala burutzeko, hondakin-urak kudeatzeko eta ibaiak deskontaminatzeko.

– Lurralde-plangintza: esperientziak trukatzea ingurune fisikoaren antolamendua, mugikortasun jasangarria eta hiri-habitata erabat jorratzen dituzten lurralde-planetan.

– Kultura: trukeak erraztuko dira, batez ere musikaren, zinemaren, ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen eremuetan.

– Hezkuntza: erakunde egokiak inplikatzen dituzten truke akademikoak, balioak partekatzeko eta praktika sozialak trukatzeko.

– Turismoa: erakarpen turistikoko lekuak sustatzea, bi eskualdeen jolas-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izan daitezen.

c) Euskadik eta Querétarok 2014ko urriaren 27an sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:

– Merkataritza, inbertsioak eta negozioak: enpresak eta gobernua sustatzeko topaketak, truke ekonomikoa eta enpresen garapena pizteko. Sektore ekonomikoetan lankidetza-proiektu bateratuak bultzatzea, zehazki sektore hauetan: automotorea, aeroespaziala, etxetresna elektrikoak eta elektronika, softwarea eta informazio-teknologiak, energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna eta makina-erreminta.

– Ikerketa, garapena eta berrikuntza, aldeek zehazten dituzten lehentasunak garatuz.

– Kultura: trukeak erraztuko dira, batez ere musikaren, zinemaren, ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen eremuetan.

– Hezkuntza: erakunde egokiak inplikatzen dituzten truke akademikoak taxutzea, balioak partekatzeko eta praktika sozial eta akademikoak trukatzeko.

– Bizi-maila eta -kalitate hobea: esperientziak trukatzea herritarren premien asebetetze kolektiboa areagotzeko, gobernu-politikaren, ingurumen-politikaren, ongizate subjektiboaren eta genero-berdintasunaren arloan gizarte-politikak ezarriz.

– Turismoa: erakarpen turistikoko lekuak sustatzea, bi eskualdeen jolas-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izan daitezen.

d) Euskadik eta Santiagoko eskualde metropolitarrak 2022ko azaroaren 11n sinatutako elkar ulertzeko memoranduma:

– Gizarte-garapeneko politikak: batak bestearekin banatzea hainbat arlotan metatutako jakintza: oinarrizko gizarte-zerbitzuak emateko eredua, gizarte-bazterketa balioesteko tresnak, etxerik gabeko pertsonentzat esku hartzeko estrategiak eta bereziki babestutako taldeei kalte eragitean esku hartzeko ereduak.

– Ekonomia, ekoizpena eta klusterrak garatzeko politikak: lankidetza-proiektu bateratuak merkataritza, zenbait arlotan (inbertsioak eta negozioak...), enpresa- eta gobernu-sustapeneko topaketak, truke ekonomikoa eta enpresen garapena suspertzeko.

– Denen balioak lantzeko ereduak: esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea, irismen luzeko negozio-ereduetan, enpresa-garapena eta gizarte-oparotasuna konbinatzeko moduan.

– Espezializazio adimenduna: lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzea espezializazio adimendunari lotutako lehentasunetan, berrikuntzarako lankidetza-arloak identifikatuz.

– Produktuen eta elikagaien lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea hobetzeko ereduak trukatzea. Berrikuntza eta garapen teknologikoko esperientziak trukatzea ekoizpen- eta industria-sistemetan.

– Enpresen nazioartekotzea: ezagutzak partekatzea, enpresak nazioartekotzeko programen sustapenean. Esparru horretan laguntzen duten erakunde pribatuak ezin izango dira Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernuko agintari edo funtzionario izan.

– Ikerketa, garapena eta berrikuntza, sinatzaileek zehaztuko dituzten lehentasunak garatzeko.

– Ingurumena: elkartrukeak eta lankidetza lantzea ingurumena babesteko lehentasunezko eremu hauetan: hondakinen kudeaketa integrala, hondakin-uren kudeaketa eta ibaien deskontaminazioa, garapen ekonomikoaren ardatz bihurtzeko.

– Lurralde-plangintza: esperientziak trukatzea lurralde-planak egiteko eremu hauetan: garraio publiko orokorraren gobernantza, hiriko eta aldiriko garraio-sistema integratua egituratzea, mugikortasun aktiboko, inklusiboko eta jasangarriko esperientziak eta elektromugikortasuna. Hiri-habitatari buruzko esperientziak trukatzea klima-aldaketari erantzuteko testuinguruan, genero-ikuspegia eta osasun fisiko eta mentalean duen eragina kontuan hartuta.

– Hiri-berroneratzea: esperientziaak trukatztea lurralde-desberdintasunari aurre egiteko. Lurralde-desberdintasun horren ezaugarri nagusia da biztanleria kaltebera hirietako sektoreetan kontzentratzen dela, etxebizitza urria dutela eta hiri-ondasun eta -zerbitzu publikoak eskuratzeko ekitaterik ez.

– Turismoa: erakarpen turistikoko lekuak sustatzea, bi eskualdeen jolas-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izan daitezen.

Bigarrena.– Diru-zuzkidura. Dirulaguntzen mugak eta zenbatekoak.

1.– 2025etik 2026ra bitartean, Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko eskualde metropolitarreko eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzen kreditua 80.000 eurokoa izango da guztira, honela banatuta: 40.000 euro Quebecekin lankidetzan aritzekoa, eta 40.000 euro Cundinamarkarekin, Querétarorekin eta Santiagoko eskualde metropolitarrarekin lankidetzan aritzeko. Zenbateko hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bidez onartutako 2025. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko da.

2.– Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat garatzeko laguntza jaso dezake, baina nahi beste eskabide aurkez ditzake.

3.– Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 5.000 euro emango dira guztira.

Hirugarrena.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Honako kontzeptu hauek jaso dezakete dirulaguntza:

a) Deialdi honetako proiekturen batean Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko eskualde metropolitarreko eskualde estrategikoetara joango diren Euskal Autonomia Erkidegoko langileen bidaia- eta egonaldi-gastuak:

Nazioarteko garraio-gastuak: hegazkin-txartelen benetako kostua, 1.000 euro gehienez.

Ostatu – eta mantenu-gastuak: 180 euro eguneko, gehienez ere 7 egunez.

b) Aldebiko proiektuak gauzatu, sustatu eta zabaltzeko gastuak, proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (5.000 euro) osatu arte.

Laugarrena.– Erakunde onuradunak.

1.– Ebazpen honetako laguntzak eskuratzeko moduan izango dira erakundeek, baldin martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 5.1 artikuluko betekizunak betetzen badituzte eta abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko debekurik ez badute.

2.– Erakunde onuradunek dagozkien betebeharrak bete behar dituzte (martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 17. artikuluan eta abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritakoak).

3.– Erakunde onuradunek ez badituzte betetzen ezarritako baldintzak (deialdiaren oinarrietan, martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuan eta dirulaguntzei buruzko legeria orokorrean eskatzen diren baldintzak), galdu egingo dute emandako laguntza jasotzeko eskubidea, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio bai jasotako laguntza bai berandutze-interesak, kontuan hartuta abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta hurrengoetan arautzen dena.

4.– Onuradunak enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa adierazi beharko du, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen V. tituluan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

1.– Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuan eskatutako betekizunak betetzen dituzten pertsonek bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak.

2.– Eskabidea bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta aurkeztu beharreko agiriak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1089610

3.– Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus

4.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, dokumentazioa osatu gabe badago, laguntza kudeatzen duen organoak –kasu honetan, Kanpo Harremanetarako eta Erakunde Aldeaniztunetako Zuzendaritzak– dokumentazio osagarria eskatuko dio eskatzaileari, eta 10 eguneko epean aurkeztu beharko du. Epe hori igarotakoan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez badu, eskaera ezetsi egin duela ulertuko da, horren inguruko ebazpena eman ondoren (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikulua.

Seigarrena.– Ebaluazio Batzordea.

1.– Honako hauek osatuko dute Ebaluazio Batzordea (martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 11.3 artikulua):

– Presidentea: Europako Gaietarako Zuzendaritzako titularra.

– Kidea: Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen Zuzendaritzako teknikaria.

– Idazkaria: Kanpo Harremanetarako eta Organismo Multilateralen Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Ebaluazio Batzorde honek aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztutako eskabideak, martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera, eta ebazpen-proposamena egingo du.

Zazpigarrena.– Laguntzak kudeatzeko eta ebazteko organo eskudunak.

1.– Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen Zuzendaritzak izango du eskumena Europatik kanpoko eskualde estrategikoen eremuko proiektuetarako kudeaketa-lanak egiteko.

2.– Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiak dauka prozedura ebazteko eskumena, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Zortzigarrena.– Laguntzak emateko ebazpena.

1.– Ebazpena gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaie interesdunei, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

2.– Erakunde onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratze horrek.

3.– Laguntzen ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoa betez.

Bederatzigarrena.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Proiektua 2025ean hasi beharko da gauzatzen, eta laguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo hamabi hilabeteetan gauzatu beharko da.

Hamargarrena.– Laguntzen ordainketa.

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa ez da izango erakunde eskatzailearen proiektuaren kostuaren % 50 baino gehiago.

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

– Lehenengo ordainketa: % 40, dirulaguntzaren onarpena sinatu ondoren. Erakunde onuradunak 15 egun balioduneko epea izango du dirulaguntza berariaz onartzeko, eskatutako laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.

– Bigarrengo ordainketa, % 60, proiektua amaitu eta gastu guztiak justifikatu ondoren, eta ezin izango du 2026ko ekitaldia gainditu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala