Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2561

711/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatzen baita estatutupeko lotura finkoa lortzeko lehiaketa-sistemaren bidezko hautaketa-prozesurako, fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko mediku kategorian (psikiatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren bidez onartu ziren 2025. urtean betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko estatutupeko langile finko izateko lehiaketa-deialdiaren oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 543/2025 Ebazpenaren bidez onartu dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategorian (psikiatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 14. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek adierazita daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 540/2025 Ebazpenaren 17. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

ERANSKINA
KATEGORIA: PSIKIATRIAKO FEM

Epaimahaiburua:

– Titularra: Elena Marin Diaz-guardamino.

– Ordezkoa: Rodrigo Joaquín Oraa Gil.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: María Aranzazu Madrazo Maza.

– Ordezkoa: Pedro Jose Muñoz Domínguez.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Carlos Maruri Gorrotxategui.

– Ordezkoa: María del Pilar Martínez San Martín.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Juan Medrano Albeniz.

– Ordezkoa: Natalia Mendiola Muñoa.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Isabel Martínez González.

– Ordezkoa: Javier Palomo Lerchundi.

Idazkaria:

– Titularra: Ana María González Navajas.

– Ordezkoa: Kizkitza Arbelaiz Aramburu.


Azterketa dokumentala