
108. zk., 2025eko ekainaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2554
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 29koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2025eko martxoaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko martxoaren 19ko EHAA, 54. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostuaren deialdia, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Kabinete eta Komunikazioaren Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 207. dotazioa).
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 29a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.