
107. zk., 2025eko ekainaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2550
12/2025 DEKRETUA, ekainaren 4koa, lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten kideak izendatzeko dena.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kideak, institutuko presidenteaz eta zuzendariaz gain, honako hauek izango dira:
a) Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hamalau ordezkari, institutua atxikita dagoen sailak Administrazioko goi-kargudunen artetik hautatu ondoren izendatuta.
b) Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 24.1 artikuluaren arabera eratutako talde parlamentario bakoitzak hautatutako kide bana.
c) Foru-instituzioen hiru ordezkari, foru-aldundi bakoitzak bere diputatu-kontseiluko kideen artetik bat hautatu ondoren izendatuta.
d) Euskadiko udalen hiru ordezkari, Euskal Autonomia Erkidegoan kide gehien dituen udal-elkarteak alkateen artetik hautatu ondoren izendatuta.
e) Bost kide independente, Eusko Legebiltzarrak memoria sustatzen eta askatasun zibikoak eta elkarbizitza demokratikoaren printzipioak defendatzen itzal handia duten pertsonen artetik hautatu ondoren izendatuta.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzko azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuak 7.7 artikuluan ezartzen duenez, izendapenak jaso ostean, lehendakariaren dekretu bidez izendatuko dira Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kideak.
Lehendakariaren urtarrilaren 23ko 3/2025 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluan izango dituen ordezkariak izendatu dira, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko urtarrilaren 13ko Aginduaren bidez hautatu ondoren.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduari jarraiki, Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa ordezkatuko duten zenbait kide izendatu dira, eta indarrik gabe utzi dira aurretik egindako beste izendapen batzuk.
Horiek horrela, honakoa
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:
– María Arritokieta Marañón Basarte, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea.
– Ainhoa Zugasti Bilbao, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria.
Bigarren artikulua.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide hauen izendapena indargabetzen da:
– Alfredo Retortillo Paniagua.
– Jagoba Alvarez Ereño.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko ekainaren 4an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS