
106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2522
IRAGARKIA, Aia udalerrian (Gipuzkoa) Urdaneta auzoan dagoen Zarruti iturburutik urteko 4.084 m3 abeltzaintzarako eta nekazaritza-ureztaketarako aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
– Espedientearen kodea: A-G-2022-0005.
– Eskatzailea: Zarruti errekaren erabiltzaileen komunitatea.
– Jardueraren kokapena: Aia.
– Hargune-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)): X: 566.014 Y: 4.788.748.
– Eskatutako urteko bolumena: 4.084 m3/urte.
– Uraren erabilera: abeltzaintza-erabilerarako eta nekazaritza-ureztapenerako.
– Jardueraren deskribapena: kutxatila baten bidez iturburutik bildutako urak 15 komuneroek dituzten biltegietara bideratzen dira. Biltegiek 320 m3-ko edukiera dute, ondoren banatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 29a.
Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS