
106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2520
IRAGARKIA, Oiartzun udalerrian (Gipuzkoa) ur-aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2022-0014.
Eskatzailea: Aritz Ondo Ur-Komunitatea.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-05-23ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Aritz Ondo Ur-Komunitateari eman zaiola Oiartzun udalerriko (Gipuzkoa) Iturrioz auzoko Xauerreka izeneko parajean dagoen Aritz-Ondo iturburuko urteko 1.024 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, etxerako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS