Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2519

IRAGARKIA, biribilgunearen eraldatzea, oinezkoentzako pasabide berria eta aparkaleku berria Sopelako udalerrian, Arabeta, Urgitxieta eta Gatzarriñe kaleen artean, espedientea jendeaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-B-2024-0405.

Eskatzailea: Sopelako Udala.

Ibilgua: Gobela.

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 500.864; Y = 4.802.576.

Obren deskribapena: Jarduketa Gobela ibaiarekiko bidegurutzean egingo da, zurezko oinezkoentzako pasabide integratu berri bat eraikitzeko. Pasabide horrek aukera emango du egungo haur-parkera eta Udalak Urko ibarreko lurretarako aurreikusitako ingurumena eta paisaia lehengoratzeko jardueretara iristeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53.artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.

Zuzendari nagusia.
FE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

M.ª JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala