Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2515

IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 28koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, etxebizitza-ikuskapenetako prozedurako entzunaldi-izapidea jakinarazten duena.

Ezinezkoa izan da entzunaldi-izapide hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesduna bost eguneko epean agertu ahalko da Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1. solairua, Bilbao), entzunaldi-izapidearen eduki osoa ezagutzeko. Halaber, hamar eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egin eta egoki jotzen dituen agiriak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2025eko maiatzaren 28a.

Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala