
106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2511
IRAGARKIA, 01 SEA 2024-68 zehapen-prozeduraren ordainketa-gutunaren berri emateko dena.
Ezinezkoa izan da ordainketa-gutun hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Eranskinean zehazten den interesdunak hamar egun balioduneko epea du ordainketa-gutuna eskuratzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik; Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan eskura dezake (Samaniego 2, 01008 PK, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 28a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS