Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
2507

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiten duena, 2025eko ekitaldirako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko.

2023ko abenduaren 30ean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa den 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, jarri zen indarrean (EHAA, 247. zk., 2023ko abenduaren 29koa), Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko entitateek emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra erregulatzen duena. Horregatik, araudi berrian xedatutakoa jasotzen du deialdi honek, arlo hauei dagokienez: entitate onuradunek beren gain hartutako betebeharrak, laguntzen kudeaketa eta deialdiaren ebazpena, ez-betetzeen kasuak eta laguntzak itzultzeko prozedura.

2024ko otsailaren 15ean, Lankidetzarako eta Elkartasunerako otsailaren 15eko 3/2024 Legea onartu zen (2024ko otsailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 44. zk.), eta martxoaren 1ean jarri zen indarrean. Lege-arau horretara ere egokitzen da deialdi hau, eta funtsezko elementuak arautzen ditu lankidetzaren eta elkartasunaren arloko laguntzak emateari dagokionez, hala nola lankidetzaren eta elkartasunaren EAEko politika publikoaren xedea eta helburua, edo eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak emandako laguntzen eta dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak.

Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (2018ko apirilaren 9ko EHAA, 67. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeotan genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Dekretu horren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezko da lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzetarako deialdia egitea, 2025. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak susta ditzaten.

Deialdi hau Kontseilu Errektoreak 2025eko urtarrilaren 22an onartutako 2025-2026 aldirako eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Bi Urteko Planaren barruan dago. Dokumentu hori www.elankidetza.euskadi.eus webgunean argitaratuta dago, «Nortzuk gara» ataleko «Plangintza» azpiatalean. Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau jasota dago Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoan. Plan hori eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak onartu zuen.

ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2025eko ekitaldirako aurrekontuak –Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bidez onartuak (EHAA, 252. zk., 2024ko abenduaren 30ekoa)–, kreditu nahikoa aurreikusten du deialdi hau finantzatzeko.

ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak, agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 9ko 5/2008 Legean ematen zaizkion eskumenez baliaturik, 2025eko martxoaren 14ko bileran, erabaki zuen agentziaren zuzendariari proposatzea programen exekuzio faserako garapenerako lankidetza-programei laguntzak emateko deialdia onartzea, bai eta laguntzak emateko oinarrizko irizpideak onartzea ere.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egitea, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko 2025eko ekitaldirako.

Ebazpen honetan deitzen diren laguntzetan bete egingo da ebazpen honetan erantsitako deialdien oinarrietan ezarritakoa:

Hasiera batean aurreikusitako urte anitzeko banaketa honako hau da:

2025. urtea: 219.800,00 euro.

2026. urtea: 131.200,00 euro.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Garapenerako lankidetzaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatzen duen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 23.4 artikuluak dioenez, entitate eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa zehaztuko da dagokion ekitaldian onartzen den lehenengo laguntza-deialdian.

Horrela, Kontseilu Errektoreak, 2025eko martxoaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen entitate eskatzaile bakoitzak, gehienez, bana daitezkeen funtsen % 7 eskuratu dezakeela, eta zenbateko horren berri emango dela argitaratzen den lehenengo deialdian. Hau da, 4.143.687,82 euro, urtean onartzen diren laguntzen deialdi guztiak kontuan hartuta; dirulaguntza horiek geroago ordaindu litezke, aurreragoko ekitaldietan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko garapenerako lankidetzako programetarako laguntzak arautzen dituen martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan ezarritakoaz gain, ebazpen honetako dirulaguntzek hauek xedatutakoa dute oinarri: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
LANKIDETZA-ERAKUNDEEI LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRIAK, GENERO-BERDINTASUNAREN ALDEKO ERAKUNDE-ALDAKETAKO PROZESUAK, MARTXOAREN 27KO 40/2018 DEKRETUAN ARAUTUTAKOAK, SUSTATZEKO, 2025EKO EKITALDIRAKO.

1. oinarria.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egitea 2025. urterako, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko. Laguntza horiek martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan araututa daude, lehiaketa-prozeduraren bidez, martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 3., 4., 7., 10., 16. eta 17. artikuluetan jasotako irizpideen arabera.

Nolanahi ere, ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabideak bakarrik onartuko dira, eta, haien artetik, 100 puntutik 50eko puntuazioa gainditzen dutenak, dagokion deialdiaren ebazpenean ezarritako aurrekontu-zuzkiduraren mugara iritsi arte, gehienez ere.

Era berean, dekretu arautzailearen 2. artikuluan jasotzen den bezala, antolaketa-aldaketaren prozesua hasita duten erakundeek finantzaketa eskatu ahal izango dute prozesuaren ondorengo faseetarako. Kasu horietan, baremazio-irizpideak aplikatu aurretik, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuen baldintzak betetzen direla bermatu beharko da (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 3. artikuluan jasotakoak).

2. oinarria.– Zuzkidura ekonomikoa.

1.– Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako zuzkidura ekonomikoa 351.000 eurokoa izango da.

2.– Diruz lagundu daitezkeen faseetariko bakoitzerako jarritako diru-zuzkidura hau da:

a) Generoaren partaidetza-diagnostikoa egitea eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea: 168.000 euro.

b) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea: 16.000 euro.

c) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea: 160.000 euro.

d) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoaren ezarpena ebaluatzea: 7.000 euro.

3.– Antolaketa-aldaketek lau fase izaten dituzte, eta gehienez bi fasetarako dirulaguntza eskuratu ahal izango da, baldintza hauek betez:

a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egitea eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea. Kasu horietan, plana gauzatzeko epea 6 eta 24 hilabete artekoa izango da (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 4.1 artikulua) eta dirulaguntza 42.000 eurokoa izango da gehienez (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 6.1 artikulua).

b) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea. Kasu horietan, plana gauzatzeko epea 18 eta 36 hilabete artekoa izango da (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 4.2 artikulua) eta dirulaguntza 40.000 eurokoa izango da gehienez (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 6.3 artikulua).

Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 3.a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen generoaren partaidetza-diagnostiko bat duten erakundeek finantzaketa eskatu ahal izango dute soilik Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko. Plana gauzatzeko epea 6 eta 9 hilabete artekoa izango da (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 4.1 artikulua), eta gehienez 16.000 euroko finantzaketa izango du (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 6.2 artikulua).

Era berean, plana dekretuaren 3.c).1 artikuluan ezarritako baldintzetan ezarri duten erakundeek haren ezarpena ebaluatzeko soilik eskatu ahal izango dute finantzaketa, gehienez ere 6 hilabeteko egikaritze-epearekin (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 4.2.c) artikulua), eta 7.000 eurora arteko gehieneko finantzaketarekin (martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuaren 6.4 artikulua).

3. oinarria.– Eskaerak aurkeztea eta formalizatzea eta epea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta epemuga-hilean amaituko da, argitaratu zen egunean. Epemuga-hilean ez badago epea hasi den egunaren baliokiderik, hilaren azken egunean bukatuko da epea.

2.– Antolaketa-aldaketek lau fase izaten dituzte, baina, deialdi honetan, gehienez bi fasetarako dirulaguntza eskuratu ahal izango da, aukera hauetako bat landuz:

a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egitea eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea.

b) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea.

3.– Deialdi honen ondoriozko eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoz baino ezin dira egin.

4.– Eskaera-orria eskuratzeko eta betetzeko, www.euskadi.eus egoitza elektronikora jo beharko da; laguntzen eta dirulaguntzen apartatura, zehazki.

5.– Egoitza elektroniko horretan egongo dira eskuragai elektronikoki nola izapidetu behar den argitzeko zehaztapenak, bai eta eskaera-orria ere. Laguntzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.euskadi.eus webgunean eskuratu ahal izango da, laguntzen eta dirulaguntzen atalean.

6.– Erakunde interesduna espedientean sartzeko, dokumentazioa aurkezteko eta zuzenketak, jakinarazpenak eta prozedura honekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).

7.– Eskaerarekin batera, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo erakundearen sinadura elektroniko aitortuaz gain, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta Administrazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eska ditzakeenak ere aurkeztu beharko dira.

8.– eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, interesdunak baimena eman ondoren, legezko ordezkaritzaren akreditazioa ofizioz begiratu, ziurtatu edo egiaztatuko du administrazio eskudunean. Hala ere, ordezkaritza beste pertsona bati eman ahal izango zaio, haren izenean elektronikoki jardun dezan ebazpen honi dagozkion jarduera guztietan, eta, horretarako, aukera hauetako bat erabiliko da:

– Ahalordeen Erregistro Elektronikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan kokatua (https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/), edo

– Borondatezko legezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), behar bezala formalizatua, eskaerarekin batera aurkeztu beharko dena. Pertsona juridikoek ordezkaritza-ahalordearen kopia, edo ahalorde-emailea erakunde ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen legezko zeinahi dokumentu erantsi beharko dute, edo

ordezkariak egoitza elektroniko horretan onartutako bitarteko bat izan beharko du elektronikoki identifikatzeko.

Honako helbide honetan daude eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.

9.– Laguntza-eskaera eta eskatutako dokumentazioa nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira.

10.– Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

4. oinarria.– Eskabidearen edukia eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskaria egiteko, eredu normalizatua erabili behar da. Entitate eskari-egileak oso-osorik bete behar du, telematikoki, beharrezkoak diren bere datu orokorrak emanez.

2.– Eskaera-inprimakiarekin batera, erakundean kontratatutako gutxienez hiru pertsonaren lan-kontratuen kopia digitalizatua aurkeztu beharko da.

3.– Zergak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela erakusteko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, adieraziz, erakundearen beraren erantzukizunpean, zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean dituela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan jasota dagoen bezala, han zehazten baita nola egiaztatu behar den betetzen direla zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

4.– Eskariak baloratzeko, entitateak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a) Baldin eta Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko bada finantzaketa:

– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» apartatuan.

– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» apartatuaren «Deialdiak» azpi-apartatuan.

– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako pertsona erreferentearen curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.

– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko (pertsona bat edo gehiago izan daitezke): haien curriculum vitaea, eta horretarako egokiak direla egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria.

b) Eskaera Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko baldin bada:

– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» apartatuan.

– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» apartatuaren «Deialdiak» azpi-apartatuan.

– Generoaren gaineko partaidetza-diagnostikoa, martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan 3.a) artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horretan dago arauturik lankidetza-erakundeei zer laguntzak emango zaizkien antolaketa aldatzeko prozesuak egin ditzaten genero-berdintasunaren alde.

– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako pertsona erreferentearen curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.

– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko: curriculum vitaea eta horretarako egokiak direla erakusteko kanpo-frogagiria.

c) Eskaera baldin bada Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa osorik edo zati batean ezartzeko eta ebaluatzeko:

– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» apartatuan.

– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» apartatuaren «Deialdiak» azpi-apartatuan.

– Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza-plan Estrategikoa, martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan 3.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horretan dago arauturik lankidetza-erakundeei zer laguntzak emango zaizkien antolaketa aldatzeko prozesuak egin ditzaten genero-berdintasunaren alde.

– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako pertsona erreferentearen curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.

– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko: curriculum vitaea eta horretarako egokiak direla erakusteko kanpo-frogagiria.

d) Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoaren ezarpena ebaluatzea:

– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» apartatuan.

– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen apartatuan, eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» apartatuaren «Deialdiak» azpi-apartatuan.

– Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza-plan Estrategikoa, martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan 3.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horretan dago arauturik lankidetza-erakundeei zer laguntzak emango zaizkien antolaketa aldatzeko prozesuak egin ditzaten genero-berdintasunaren alde.

– Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza-plan Estrategikoaren ezarpenari buruzko txostena, martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuko 3.c) artikuluan ezarritako baldintzen arabera (dekretu horretan dago arauturik lankidetza-erakundeei zer laguntza eman, antolaketan aldaketa-prozesuak egin ditzaten genero-berdintasunaren alde).

– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko: curriculum vitaea eta horretarako egokiak direla erakusteko kanpo-frogagiria.

5.– Diruz lagundutako prozesuan zehar sortzen diren agiri guztietan, bai eta memoria eta txostenetan ere, sexista ez den modu batez erabiliko da hizkera.

6.– Erakunde eskatzaileak publikoki jakinaraziko du parte hartuko duela berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuan.

7.– Baliteke diruz lagundutako prozesua kanpotik ebaluatzea. Kanpo-ebaluaketa hori Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak sustatuko du.

5. oinarria.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Eskabideak erantzukizunpeko adierazpen bat ere barne hartuko du, zeinean eskatzaileak onartuko baitu alderdi hauek betetzen dituela:

a) Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

b) Konpromisoa hartzen du jakinarazteko de minimis erregimenari lotutako laguntzak lortu izana, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aurreko hiru zerga-ekitaldietan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera.

c) Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

d) Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

e) Ez duela eragin, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa.

f) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea zenbait legek (Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea) jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean, edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

g) Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren eran (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua), eta hitzematen duela betebehar hori betetzen jarraituko duela, harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte.

h) Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean.

i) Ez duela ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso, dirulaguntzak jasotzea galarazten dionik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.

j) Ez zaio ezarri laguntza eta dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik, ez administrazio-arlokorik, ez zigor-bidekorik, eta ez du halakorik eskuratzeko legezko debekurik, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak gerora ezarritakoak barne, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen beraren 13.1.h) artikuluaren arabera, edo LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzeagatik, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

k) Ez duela zehapenik jaso Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.

l) Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, edo egiaztatu duela hori bete dadin ordezko neurriak abian jarri izana.

m) Berdintasun-plana indarrean duela, Espainiako araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero.

n) Entitatea 50 langile baino gehiagoko enpresa bada, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Espainiako legerian ezarritakoaren arabera.

o) Elkarteen kasuan, ez daudela nahasita Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan, edo inskribatzeko administrazio-prozedura ez daukatela etenda ez-zilegitasun penalen zentzuzko zantzuak egoteagatik 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, baldin eta ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, haren arabera kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

6. oinarria.– Laguntzak kudeatzea.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari dagokio.

2.– Eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, hautaketa-batzordea izenekoa. Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean. Hautaketa-batzordeak kide hauek izango ditu:

1.– Hautaketa-batzordeak kide hauek izango ditu:

– Batzordeburua: Alazne Camińa Izkara andrea, eLankidetzako Koordinazio Teknikoko arduraduna

– Bokala: Miren Saiz Alzugaray andrea, eLankidetzako Lankidetzako teknikaria.

– Bokala eta idazkaria: Edurne Bengoechea Sorozabal andrea, eLankidetzako genero arloko programetako teknikaria.

2.– Hautaketa-batzordeko titularren bat izendatu gabe badago, ez badu etortzerik, gaixorik badago.

edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, hauek izan ahal izango dira horien ordezkoak:

– Lehendakaria: Iker Del Río Lahidalga jauna, eLankidetzako Lankidetzako teknikaria.

– Bokala: Leire Gutiérrez Díez andrea, eLankidetzako Lankidetzako teknikaria.

– Bokal eta idazkaria: Mikel Varela García jauna, eLankidetzako Lankidetzako teknikaria.

4.– Betekizun guztiak betetzen dituzten eskabideak hautaketa-batzordeak aztertuko ditu, martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuko 16. artikuluan ezarritakoaren arabera (erakundeei aldaketa-prozesuak sustatzeko laguntzak arautzen ditu).

5.– Hautaketa-batzordeak, behar izanez gero, teknikari espezialisten laguntza izan dezake. Teknikari horiek batzordean hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botoa emateko eskubiderik ez.

6.– Batzordeak edozein erabaki hartzeko, batzordekideen gehiengoaren aldeko botoa beharko da.

7. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– Hautaketa-batzordeak laguntza-eskaerak teknikoki aztertu eta baloratuko ditu, eta Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari bidaliko dio txostena. Zerbitzu horrek behin-behineko proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua, eta bertan adieraziko du zein diren dirulaguntzak emateko proposatutako entitate eskatzaileak, zein entitateri ukatu zaizkien eta zeintzuk baztertu diren eta dirulaguntzak zenbatekoak diren. Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak txosten bat aurkeztuko du, eta txosten horretan adieraziko da dirulaguntzen esleipendun izateko proposatutako entitateek dirulaguntzak jasotzeko behar diren betekizun guztiak betetzen dituztela.

2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartu behar badira, behin-behineko proposamen hori interesdunei jakinarazi beharko zaie eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Kasu horretan, alegazio horiek aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du.

3.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

8. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak, egindako proposamena jaso ondoren, laguntzen deialdiari buruzko ebazpena emango du. Ebazpen horretan, onartutako eta diruz lagundutako eskaeren zerrenda zehaztuko du, eta eskabide bakoitzak lortutako puntuazioa eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko ditu. Halaber, ezetsitako edo baztertutako eskabideen zerrenda jasoko da, baita ezestea edo baztertzea eragin duten arrazoiak ere. Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Emandako dirulaguntzen zerrenda egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

2.– Ebazpena emateko eta ebazpena entitate interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia onartzen duen ebazpenak ondoreak sortzen dituenetik kontatzen hasita. Epe hori igarota ebazpena jakinarazi ez bada, entitate interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dituzte aurkeztutako eskaerak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, oinarri honen hurrengo paragrafoan adierazitako gora jotzeko administrazio errekurtsoa jartzeko.

3.– Ebazpen horrek ez dio bukaera emango administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Hiru hilabeteko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, gora jotzeko errekurtsoa ezetsitzat joko da.

9. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

Balorazio-irizpideak martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuko 16. artikuluan aurreikusitakoak dira (40/2018 Dekretua, martxoaren 27koa: han dago arauturik lankidetza-erakundeei zer laguntza eman aldaketa-prozesuak sustatzeko).

10. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Laguntzaren erakunde onuradunek, laguntzen dekretuan zehaztutako betebeharrez gain, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, baita deialdi honetan aipatzen diren laguntzak jasotzeagatik eska daitezkeen legezko gainerako betebehar guztiak ere.

11. oinarria.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio jasotako zenbatekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako kasuetan.

2.– Ezarritako betekizunak eta betebeharrak betetzen ez badira, emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura abiaraziko da, bat etorrita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta aplikatzekoa den araudian jasotakoarekin.

12. oinarria.– Ez-betetzeak.

Laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.

13. oinarria.– Datuen babesa.

Deialdi hau aplikatzeko jasotako datu pertsonalak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira.


Azterketa dokumentala