
106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 4 orri.)
- EPUB (181 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2506
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 927 eta 928 ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako maila kualifikatuko txartelak eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko eta baliozkotzeko.
GERTAERAK
Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:
– 927 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala ikastaroa, maila kualifikatua, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
– 928 ikastaroa, maila kualifikatuko titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, pilotu aplikatzailearen mailakoak.
Bi ikastaro horiek egin dira irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailarako, B zatian maila kualifikaturako eta D zatian pilotu aplikatzailearen mailarako jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena). Ikastaroek B eta C motako txartelak eta pilotu aplikatzailearen txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren.
Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Ondorengoak hartu dira kontuan:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrengoa.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, landare-osasunaren arloko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen dizkiona.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekazaritzako erabilerako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:
1.– Maila kualifikatukoa, 927 ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
2.– Maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, 928 ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
RSS