Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2025eko ekainaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2503

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 26koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación de Juana Díez de la Incera izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

2024ko azaroaren 25ean eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación de Juana Díez de la Incera izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Estatutuen 7. artikuluak, fundazioaren xedeak jasotzen ditu:

Medikuntzan oro har eta espezialitate bakoitzean, bai eta lotutako beste diziplina zientifiko batzuetan ere, prestakuntza sustatzea, bultzatzea, garatzea, babestea eta laguntzea.

Fundazioaren helburuak betetzeko, Fundazioak, besteak beste, honako jarduera hauek egin ahal izango ditu.

a) Dohaintzak egitea eta aurrerakinak eta dirulaguntzak ematea.

b) Edozein motatako sariak, bekak edo laguntzak antolatzea.

c) Azterlanak, ikerketak, ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak, biltzarrak, erakusketak eta erakustaldi monografikoak ordaintzea.

d) Argitalpenak eta azterlanak finantzatu, prestatu eta editatzea.

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da.

Jarduera Espainiako lurralde osoan egingo da, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Araban.

Estatutuen 11. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez 3 pertsonak eta gehienez 7 pertsonak osatuko dutela.

Fundazioaren patronatua, hasieran, kargu eta kide hauek osatzen dute, eta horien izendapena eta onarpena fundazioaren eskrituran eta ondorengo notario-eginbidean jasota daude:

• Presidentea: D. José Antonio de Juana Díez de la Incera jauna.

• Presidenteordea: D. Angel Victorino Gomez-Iglesias Rosón jauna.

• Idazkaria: D. Eduardo Marcos Arizaga jauna.

• Kidea: D. Luis Javier Arregui Barandiaran jauna.

• Kidea: Dña. Beatriz Muskilda Arregui Marco andrea.

• Kidea: D. Gabriel Jesús Martínez de Aragón Remírez de Esparza jauna.

• Kidea: Dña. María Concepción Martínez de Pisón Petrirena andrea.

Patronatukide karguaren iraupena mugagabea izango da, fundazioaren estatutuetako 11.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Patronatukideen kargu-uztea estatutuen 11.12 atalean arautzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2025eko maiatzaren 19an bildu zen inskripzio-eskaera aztertzeko, fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra eta haren bideragarritasuna diren bezainbatean. Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2025eko maiatzaren 20an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio eratze-espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación de juana díez de la incera Fundazioaren eraketa (erregistro-zenbakia: F-506) bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 15ean, Fernando Ramos Alcázar notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 2229) eta 2025eko apirilaren 16ko zuzenketa (protokolo-zenbakia: 731) ezarritakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala