Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2499

IRAGARKIA, Alonsotegiko Azordoiaga errekaren egokitzapen hidraulikoa eta uholdeen aurkako defentsa egiteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez hasierako onarpena eman zitzaion Alonsotegiko Azordoiaga errekaren egokitzapen hidraulikorako eta uholdeen aurkako babeserako proiektuari.

Proiektu honen helburua Alonsotegiko Azordoiaga auzoko hiri-ingurunea babestea da, 500 urtera arteko errepikatze-denborako uholdeek eragindako uholdeen aurrean. Proiektuak aurreikusten du ibaia aire zabaleko ibilgu berri batean desestaltzea, uholde-arriskua murrizteko eta, ondorioz, eremuaren ingurumena eta paisaia nabarmen hobetzeko. Obren barruan sartzen da, gainera, erabiltzen ez den anbulatorio zaharra eraistea, bi zubi eta bi estaldura-tarte egitea egungo sarbideak eta erabilerak mantentzeko, Ordunteko urtegitik datozen BBUPren goi-hornidurako hodien egitura aldatzea akueduktu-soluzio baten bidez, eta Nocedaleko urtegitik datozen goi-hornidurako hodiak desbideratzea. Azkenik, proiektuak jarduera-eremua birjartzea eta urbanizatzea jasotzen du.

Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiten zaio, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, Lege horren 45. artikulutik 48. artikulura bitartekoak eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. titulua jarraituko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, www.uragentzia.euskadi.eus-eko Obra hidraulikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala