
105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2498
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko maiatzaren 20ko Ebazpenarena, «Gordexolako Zubiete zubia ordezteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024ko azaroaren 26an emandako Ebazpenaren bitartez, «Gordexolako Zubiete zubia ordezteko proiektuari» hasierako onespena eman, jendaurreko kontsultan jarri eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua sustatu zen.
2025eko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-txosten sinplifikatua egin zuen.
Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko urtarrilaren 7an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegazio-idazkirik jaso.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta txostena eman da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13. f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, Lege horren beraren 15. m) artikuluari eta Agentziaren Estatutuen 10.3) artikuluari dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.
Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi, eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Gordexolako Zubiete zubia ordezteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Gordexolako Zubiete zubia ordezteko proiektua» behin betiko onartzea. Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua milioi bat bederatziehun eta hirurogeita bi mila zortziehun eta hogeita bederatzi euro eta hogei zentimokoa (1.962.829,20 euro) da, BEZa barne.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS