Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2497

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-3/2025-AD zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri duen ebazpena jakinarazteko dena.

79243859G NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor-espedientean ebazpena egin dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 601 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean jar daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono-zenbaki hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie isunaren ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezetsi egiten bada, behintzat–.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekua, aldez aurretik hitzordua eskatuta).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2025eko maiatzaren 27a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala