Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2491

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatzen baita Albia Gestión de Servicios SLU enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko epea. Proiektu hori Barakaldoko Ibaibe kaleko 36. zenbakian hileta-zerbitzuak beilatoki eta errausketa-labearekin jarduera egiteko aurkeztu dute, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.

Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen.

2025eko apirilaren 15ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza honen iragarki bat, zeinaren bidez Albia Gestión de Servicios SLU enpresak Barakaldoko Ibaibe kaleko 36. zenbakian hileta-zerbitzuak beilatoki eta errausketa-labearekin jarduera egiteko aurkeztutako proiektu teknikoa jendaurrean jarri baitzen, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko.

2025eko maiatzaren 30ean, organo honetan idazki bat jaso zen, eta, horren bidez, jendaurrean jartzeko epea beste 30 egun baliodunez luzatzeko eskatu zuten, iritzita ezen herritarrek ez zutela izapidearen berri izan alegazioak prestatzeko behar besteko aurrerapenaz.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 32.1 artikuluan ezartzen duenez, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie, Administrazioak luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio. Epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluak dioenez, epea luzatzeko erabakia, nolanahi ere, dagokion epea amaitu baino lehen hartu beharko da.

Organo honen ustez, epea luzatzeak proiektuaren edukia gehiago zabaltzea ahalbidetuko du, eta mesedegarri izango zaio herritarrek jendaurreko erakustaldian alegazioak aurkezteko duten eskubideari, hirugarrenen eskubideei kalterik egin gabe.

Hori dela eta, bidezkoa da AAU01070_SOL_2023_001 espedientea jendaurrean jartzeko epea luzatzea, hamabost egun balioduneko aldi batez, 2025eko ekainaren 5etik aurrera, egokitzat jotzen diren alegazioak eta iruzkinak aurkezte aldera.

Jendaurrean jartzeko izapide honen mendeko instalazioaren espedientea jendearen esku egongo da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektrikoaren iragarkien taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 3a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala