Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2485

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Eibar udalerriko (Gipuzkoa) «Juan Bautista Gisasola» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Eibar udalerriko (Gipuzkoa) «Juan Bautista Gisasola» musika-eskola publikoaren titularra den Eibarko Udalak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Eibarko (Gipuzkoa) «Juan Bautista Gisasola» musika-eskola publikoari 2. eta 3. mailan «dultzaina» eta «tronboia» espezialitate berriak gehitzeko.

Horrela, 2025eko irailaren 1etik aurrera, «Juan Bautista Gisasola» musika-eskola publikoa Hezkuntza Saileko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 012057 (EAE) eta 20007734 (unibertsala).

Izen generikoa: musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Juan Bautista Gisasola».

Titularra: «Eibarko Udala».

Helbidea: Bista Eder, 10.

Udalerria: Eibar.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2 eta 3.

• Familiak eta espezialitateak:

– Hari igurtziko instrumentuak: biolontxeloa, biolina, biola eta kontrabaxua.

– Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, txirula, saxofoia eta oboea.

– Metalezko haize-instrumentuak: tronpa, tronpeta eta tronboia.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa, teklatua eta akordeoia.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.

– Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa eta baxu elektrikoa.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitixa eta dultzaina.

– Kantuko espezialitatea: kantu korala.

– Beste instrumentu eta tailer batzuk: comboa.

Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala