
105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2479
782/2025 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mónica Escudero Busto andrea Laborategiko Unitate Zentraleko koordinatzaile izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Maiatzaren 24ko 1052/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Laborategiko Unitate Zentraleko koordinatzaile lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Mónica Escudero Busto andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Laborategiko Unitate Zentraleko koordinatzaile izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mónica Escudero Busto andrea Laborategiko Unitate Zentraleko koordinatzaile izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 27a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.
RSS