Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2025eko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2477

162/2025 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Francisco Javier Arrubal Molinero jauna mantentze-lanetako eta instalazioetako azpitaldeko buru izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

131/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko mantentze-lanetako eta instalazioetako azpitaldeko buru lanpostua izendapen askez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Francisco Javier Arrubal Molinero jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori mantentze-lanetako eta instalazioetako azpitaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier Arrubal Molinero jauna mantentze-lanetako eta instalazioetako azpitaldeko buru izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko ekainaren 2an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko maiatzaren 22a.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea,

ICIAR MARIA LARREA ARECHAVALETA.


Azterketa dokumentala