
104. zk., 2025eko ekainaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2476
IRAGARKIA, 133/2025 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian ager daitezen.
2024ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren 2019-2022 urteetako LEPen ondoriozko funtzionarioen lan poltsak, eta horien harira hainbat erreklamazio aurkeztu ziren. Bada, 2025eko urtarrilaren 31n, erreklamazio horien gaineko ebazpena eman zuen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerenteak, eta epe jakin bat ezarri zuen lan poltsen arautegiko 8. artikuluan aurreikusitako aukerak baliatzeko. Ebazpen horren kontra, halaber, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zen, eta UPV/EHUko gerenteak haren gainean emandako ebazpenaren kontrako administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da orain Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian (133/2015 prozedura laburtua).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45. artikuluan xedatutakoarekin.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.
Leioa, 2025eko maiatzaren 29a.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS